Biztanleen udal erroldan baja ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarko Biztanleen Udal erroldan baja ematea, interesdunak hala eskatuta.

  • Tokiko Erakundeen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren araudiaren 72. artikuluaren arabera, Udalak ofiziozko baja emango die aipatutako araudiaren 54. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete gabe erroldatuta daudenei, baldin eta Udalak berak gaizki inskribatu baditu. Dagokion espedientean hori egiaztatu ondoren, interesdunari horren berri emango zaio.


Auzotasuna galtzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxebizitzan bizi diren bizilagun guztiek. Bestela, jabeak edo horren lege-ordezkariak Udalari aditzera eman ahal izango dio bere etxebizitzan erroldatuta dauden herritarrak, dagoeneko, ez direla bertan bizi.

Horretaz gain, Udalak berak ofizioz bultzatu ahal izango du prozedura hau, beharrezkoak diren egiaztapenak eginda.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. ESKATZAILEAREN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NAN originala.
  • Izapidea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen baldin badu, Tramiteak egiteko baimena aurkeztuko du, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza baimenaren fotokopiarekin batera.

2. ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek beren herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean dagoena), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria. Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.
  • Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzek emandako egoitza txartela aurkeztu beharko dute (indarrean dagoena). Halakorik izan ezean, beren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean dagoena). (Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango). Izena, gehienbat, AIZrekin emango da.


3. ETXEBIZITZA OKUPATZEKO LEGEZKO TITULUA


3.1. Etxebizitzaren jabeak ondokoak aurkeztu beharko ditu:

  • Etxebizitzaren salerosketa eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.
  • Etxebizitza jabetza araubidearen bidez okupatzen baldin bada, salerosketa eskritura publikoaren originala eta kopia aurkeztu ahal izango ditu.

3.2. Etxebizitzaren maizter direnek, ondokoa aurkeztu beharko dute:

  • Etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua; kontratua aspaldikoa bada, alokairuaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Etxebizitza alokairuaren araubidearen bidez okupatzen baldin bada, indarrean dagoen alokairu kontratuaren originala eta kopia aurkeztuko dira. Azpierrentamenduen kasuan, gainera, beharrezkoa izango da etxebizitzaren jabearen baimena eskuratzea.

Aurreko paragrafoan aipatzen den ofiziozko baja eskatzeko arrazoia bertan erroldaturik dauden ezkontideak banantzearen ondorio bada, etxebizitzaz gozatzeko eskubidea soil-soilik ezkontide eskatzaileari eman zaiola dioen banantze-epaiaren originala eta kopia aurkeztu beharko da.

Oker erroldatuta dauden pertsonen identifikazio datuak eta eragindako etxebizitzaren helbidea.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaerak eta agiriak jasotzea eta egiaztatzea.
            2. Agiriak erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia ematea.
            3. Datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartzea.
            4. Dokumentazioa banatzea – Estatistika.
            5. Estatistika Sailak ofiziozko baja hasiera ematea.

            Prozeduraren izapideak

            1. Datuak Udal Erroldan egiaztatu ondoren, Alkatetzaren Ebazpen baten bitartez espedienteari hasiera emango zaio, eta interesdunei eskaeraren edukiaren berri emango zaie. Bestalde, 15 eguneko epea emango zaie benetako helbidea jakinaraz dezaten.
            2. Udaltzaingoari txostena eskatuko zaio. Txostenak adierazten badu interesdunak egiazki helbide horretan bizi direla, eskera bertan behera utziko da ebazpen baten bidez. Ebazpena eskatzaileari jakinaraziko zaio, baita espedientean interesdun diren pertsona guztiei ere.
            3. Jakinarazpena egiteko saiakera egin, eta hori egiterik izan ez baldin bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarkia argitaratuko da, eta 10 eguneko epea emango da, baja eman aurretik, alegazioak aurkez ditzaten.
            4. Erroldatze Kontseiluaren txostena eskatzea.
            5. Kontseiluaren txostena aldekoa baldin bada, Alkatetzak Ebazpena emango du interesdunei erroldan baja emateko baimena emateko.
            6. Bajaren jakinarazpena egiteko saiakera egin, eta hori egiterik izan ez bada, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuko da.*Espedientea izapidetzen ari den bitartean, interesdunak benetako helbidea egiaztatzeko, Udaletxera bertaratzen badira, horien egoera erregularizatzeari ekingo zaio, eta espedientea artxibatu egingo da.
            7. Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea.
            8. Bajaren ondorioa data ebazpenaren berdina izango da.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Idazkaritzak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Errolda

            OHARRAK

            Baja emateko adierazpena aurkeztu ostean, eragindako herritarraren egiaztagirietan eta bolanteetan jasota utziko dira tramitazioan okerreko inskripzioa egin delako bideratu den baja espedienteari buruzko oharrak.

            • Pertsonaren batek, bizilekua ESPAINIAKO beste udalerri batera aldatu duelako, udalerrian baja eman nahi badu, ez da beharrezkoa izango baja eskatzea. Aski izango du alta eman nahi duen udalerrian alta izapidetzearekin (udalerri horrek edo INEk baja bidaliko dio Udalari, eta Udalak baja ofizioz kudeatuko du).
            • Espainiar bat bizitzera ATZERRIRA badoa, herrialde hartako Espainiako kontsuletxean eman beharko du izena. INEren bitartez informazioa jasoko da, eta Udalak baja kudeatuko du (INEk bidaliko dio baja Udalari, eta Udalak ofizioz kudeatuko du).
            • Udal Erroldako datuak interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe utziko zaizkie beste Administrazio Publikoei, haien eskumeneko jarduerei ekiteko beharrezkoak direnean soilik, eta bizilekua edo helbidea datu garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.