Bizileku iraunkorreko baimenik ez duten europar batasunetik kanpoko atzerritarren (BIBEDEBKA) erroldako inskripzioa berritzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bizileku iraunkorreko baimenik ez duten atzerritarren erroldako inskripzioa, Europar Batasunetik kanpokoena, bi urtetik behin berritzea.

*Apirilaren 2ko, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen7/1985 Legearen 16.1 artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera (...) ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoak ez diren atzerritarren udal erroldako inskripzioa bi urtetik behin berrikusi beharko da.”

NORK ESKA DEZAKE?

Ohiko bizilekurako baimenik ez duten eta Europako erkidegokoak ez diren atzerriko herritarrek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Adinez nagusiak:

  • Indarrean dagoen jatorrizko nortasun agiria (egoiliar baimena edo pasaportea).
  • Jatorrizko herrialdeko nortasun zedula eskatzaileak beste dokumenturik ez duen kasuetan bakarrik onartuko da.

2. Adingabeak:

  • Indarrean dagoen amaren edo aitaren nortasun agiria(egoiliar baimena edo pasaportea)
  • Familia liburu originala eta kopia, edo jaiotze agiria adingabea ordezkatzeko amaren edo aitaren gaitasuna egiaztatuko duena.
  • Gainera, adingabeak 16 urte beteta baditu, beharrezkoa izango da indarrean dagoen egoiliar baimena edo pasaportea aurkeztea.
  • Adingabea Espainian jaiotakoa eta 16 urtetik beherakoa baldin bada, eta indarrean dagoen egoiliar baimenik edo pasaporterik ez badauka, familia liburuaren edo jaiotze agiriaren bitartez identifikatu ahal izango da.
  • Adingabeen kasuan berritze agiria aitak/amak edo adingabearen ardura duen ordezkari legalak sinatu beharko du.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: eskaera erroldako azken inskripzioa egin eta 2 urteko epea bukatu aurretik egin behar da.
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaera eta aipatzen diren gainerako agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea. Eskaera inprimakia jasoko da gainerako agiriekin batera.
            2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
            3. Agiriak eta eskaera adin nagusiko guztiek sinatu dutela egiaztatzea.
            4. Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea.
            5. Datuak biztanle-erroldaren aplikazio informatikoan sartu eta eskaera-orria erregistroan jasotzea.
            6. Agiriak artxibatzea.
            7. Errolda berritzeko mugimendua Estatistikako Institutu Nazionalari (INE) jakinaraztea trukeko fitxategi baten bitartez.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Idazkaritzak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Errolda

            OHARRAK

            • Interesdunek zuzenean berritu beharko dute inskripzioa udalaren aurrean.
            • Helbidea edo datu pertsonalak aldatzeko eskaera eta erroldako inskripzioa berritzeko eskaera ez dira baliokideak izango.
            • Biztanleak inskripzioa bi urtetik behin berritzen ez badu, udalak bajagatiko iraungitze espedientea irekiko du.

            Prozeduraren izapideak

            1. Udalak, Estatistika Institutu Nazionaleko Lurralde Ordezkaritzak eskatuta, interesdunari ebazpen baten bitartez jakinarazi beharko dio preskripzio epea baino lehen erroldako inskripzioa berritu beharko duela, eta hala egiten ez badu, Udaleko erroldan baja emango zaiola. Jakinarazpena egiteko saiakera egin, eta hori egiterik izan ez bada, iragarki taulan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da iragarkia.
            2. Interesdunak, edo honen ordezkariak, Arreta Zerbitzura joan beharko du adierazitako epean, eta Elgoibarren bizi izaten jarraitzen duela egiaztatzeko. Horretaz gain, erroldako inskripzioa berritzeko eskatu beharko du.
            3. Interesduna adierazitako epean bertaratzen ez bada, erroldako inskripzioaren iraungitzeko akordioa hartuko da Alkatetzaren ebazpenaren bidez.
            4. Ebazpen horren berri emango zaio interesdunari. Bajaren jakinarazpena egiteko saiakera egin, eta hori egiterik izan ez bada, iragarki taulan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuko da.
            5. Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartuko dira.
            6. Bajaren ondorio data eta ebazpena jakinarazten deneko nahiz iragarkia argitaratzen deneko data berdinak izango dira.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzent eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.