Errolda ziurtagiriak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Honako ziurtagiri hauek eskura daitezke:

  1. Bizileku edo Errolda ziurtagiria: norberarena.
  2. Historikoa: pertsona batek erroldan erregistraturik dituen bizitegi desberdinen berri ematen duen agiria.

Inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria: Helbide berean inskribatuta dauden pertsona guztiak aipatzen dituzten egiaztagiriak egiteko, erroldako datuak lagatzeko interesdunen baimena dela eta, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legean aurreikusitakoa beteko dela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dira. Baimen hori eskuratzen ez baldin bada, egiaztagirian inskribatuta dauden pertsonen kopurua bakarrik jaso ahal izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

Helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den edozein interesdunek edo haren baimena duen ordezkariren batek. Adingabeen kasuan, aitak, amak edo tutoreak eskatu ahal izango du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu:

  • Identifikazio agiria: NANa, pasaportea edo egoitza txartela, originala eta indarrean dagoena.

2. Bere ordezkariak eskatzen badu:

  • Inprimakia: Tramiteak egiteko baimena, ordezkaria baimentzen duena.
  • Baimendutakoaren NAN originala edo horren ordezko beste identifikazio agiri original bat (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala aurkeztu beharko da).
  • Hilda dagoen pertsonaren baten errolda historikoari buruzko egiaztagiria eskuratzeko, eskatzaileak prozeduraren interesdun dela egiaztatu beharko du (adibidez, familia liburua, testamentua, oinordekoen aitorpena...).
  • Seme edo alaba adingaberen baten errolda ziurtagiria eskuratzeko, gurasoak (amak edo aitak) identifikazio agiri originala eta familia liburua aurkeztu beharko ditu, adingabea ordezkatzeko gaitasuna duela egiaztatzeko. Gurasoa (ama edo aita) seme edo alaba adingabea erroldatuta dagoen helbide berean erroldatuta ez badago, eta seme edo alaba adingabea erroldatuta dagoeneko etxebizitzaren helbidea zein den zehatz-mehatz ez badaki, adingabearekin batera erroldatuta dagoen gurasoaren (ama edo aita) baimen idatzia eta NANa aurkeztu beharko ditu.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Internet bidez:

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          • 0,90 €
          • Telematikoki: udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 egun

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Interesdunaren edo lege-ordezkari gisa diharduen pertsonaren identitatea egiaztatzea.
          2. Eskaera betetzea, eta zein motatako egiaztagiria eskatzen duen eta zein tramitetarako eskatzen duen adieraztea.
          3. Eskaera Estatistika sailean erregistratzea, eta egiaztagiria eranstea; Idazkariak, Alkateak edo hauek eskuordetutako pertsonek sina dezaten.
          4. Behin sinatu ostean, datuen titularrari (edo hala badagokio, baimendutako pertsonari) egiaztagiria emango zaio, edo bestela, postaz bidaliko zaio, baldin eta eskaeran, jakinarazpenak helarazteko, helbidea jaso bada.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Idazkaritzak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          IDAZKARITZA - Errolda

          OHARRAK

          • Errolda bolanteak administrazio prozedura gehienentzat balio du, eta ez da beharrezkoa errolda ziurtagiria aurkeztea.
          • Arau orokor gisa, gehienezko indarraldia 3 hilabetekoa izango da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzent eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.