Biztanleen udal erroldan alta ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Beste udalerri batetik edo atzerritik herrira bizitzera datozenak eta baita, edozein arrazoirengatik, udalerrian bizi arren, Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnak ere Elgoibarko Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea.

Auzotasuna lortzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun guztiek edo horien ordezkariek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Erroldan inskribatzeko eskaera-orria: etxebitzan bizi diren lagun guztiak azaldu beharko dira, eta adinez nagusiak diren guztiek sinatu beharko dute

1. IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Erroldatzen diren pertsona guztien NAN originala (nahitaezkoa 16 urtetik aurrera).
  • Adingabeak badira, familia-liburua. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena aurkeztu, edo adingabearen tutoretza edo zaintza partekatua egiaztatu beharko da.
  • Izapidea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, Tramiteak egiteko baimenari buruzko agiria aurkeztu beharko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren originalarekin batera. Adingabea izanez gero, familia- liburuaren originala ere aurkeztu beharko da. (Adingabeei buruzko adierazpena).
  • Tramiteak egiteko baimena: beste pertsona baten izenean izapideak egiteko baimena.

2. ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek haien nazionalitateko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (originala eta indarrean dagoena), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen jatorrizko agiria. Izena, nagusiki, AIZrekin emango da.
  • Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintariek emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute (originala eta indarrean dagoena). Halakorik izan ezean, haien nazionalitateko pasaportea aurkeztu ahalko dute (originala eta indarrean dagoena) (beste herrialde batzuetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango). Izena, nagusiki, AIZrekin emango da.

3. ETXEBIZITZAREN AGIRIAK:

3.1. Etxebizitzaren jabeak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Etxebizitzaren salerosketa eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.
  • Etxebizitza jabetza araubidearen bitartez okupatzen baldin bada, salerosketa eskrituraren originala eta kopia aurkeztu ahal izango dira.

3.2. Etxebizitzaren maizter direnek, ondokoak aurkeztu beharko dituzte:

  • Etxebizitzaren edo logelaren alokairu-kontratua; aspaldikoa bada, alokairuaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Etxebizitza alokairuko araubidearen bitartez okupatzen baldin bada, alokairu kontratuaren originala eta kopia aurkeztuko dira (indarrean daudenak). Azpierrentamenduen kasuan, bestalde, beharrezkoa izango da etxebizitzaren jabearen baimena izatea.

3.3. 16 urtetik gorakoak familiaren etxebizitzara itzultzea:

  • Etxebizitzan bizi diren adin nagusikoen berariazko baimena eta horien guztien nortasun agiri originala.

3.4. Jabea edo maizterra izan gabe, edo familiaren etxebizitzara itzuli gabe, etxebizitza batean alta ematea:

  • Etxebizitzan bizi baldin bazara, eta jabea eta etxebizitzaren maizterra ez baldin bazara, baimen-agiria aurkeztu beharko duzu, jabeak edo errentariak sinatutakoa. Jabeak, haren baimenik izan gabe, maizterrari etxebizitza hirugarrengoei lagatzea debekatu baldin badio, jabearen baimena erantsi beharko da. Salbuespen gisa, ohiko etxebizitza udalerrian duzula egiaztatzen duen agiririk ez baduzu ere, erroldan alta emateko eskera egin ahal izango duzu. Kasu horretan, inguruabar hori egiaztatu ostean, Udalak alta emango du.

3.5. Adingabeen kasuan

  • Familia liburuaren originala eta kopia, edo bestela, jaiotza egiaztagiria, aitaren eta amaren lege-ordezkaritza egiaztatzeko.
  • Adingabeak 16 urte beteta baldin baditu, gainera, nahitaezkoa izango da indarrean dagoen NANa, egoitza baimena edo jatorrizko pasaportea aurkeztea. Batasuneko adingabeak baldin badira, jatorrizko herrialdeak jaulki duen nortasun agiri originala aurkeztuta identifikatu ahal izango dira.
  • Espainian jaio den 16 urtetik beherako adingabea baldin bada, eta indarrean dagoen egoitza baimenik edo pasaporterik ez baldin badu, familia liburu edo jaiotza egiaztagiri originalen bitartez identifikatu ahal izango da.
  • Gurasoek adingabea familiarena ez den beste helbide batean erroldatu nahi baldin badute, gurasoek sinatutako baimenaz gain, etxebizitzaren jabeak edo errentariak sinatutako baimena erantsi beharko dute.
  • Adingabea gurasoetako batekin bakarrik (aitarekin edo amarekin) erroldatu nahi baldin bada, zaintza eta jagoletza guraso horri ematen dion epai judizialaren originala eta kopia aurkeztu beharko dira, edo bestela, beste gurasoak sinatu duen baimena eta horren nortasun agiriaren kopia. Salbuespen gisa, guraso bakar baten (aita edo ama) aitorpen erantzulea onartuko da, beste gurasoaren baimena eskuratzea ezinezkoa baldin bada.

3.6. Interesdunek etxebizitza kolektiboetan (egoitzak, ostatuak…) erroldatu nahi badute, zentroko zuzendari arduradunaren baimen agiria aurkeztu beharko dute.

3.7. Salbuespenez eskatu ahal izango da erroldan alta ematea, ohiko bizilekua etxe batean duela egiaztatuko duen dokumentaziorik edo titulu juridikorik izan ez arren. Kasu hauetan alta ez da berehala emango. Udalak, txostenen bidez, interesdunak bizilekua esandako helbidean duela egiaztatuko ondoren onartuko du alta ematea.

  • Interesdunak zein herri edo herrialdetatik datorren adierazi beharko du.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Egun 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Alta eskaera jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea, aipatutako gainerako dokumentazioarekin batera.
            2. Agiriak eta eskaera adin nagusiko guztiek sinatu dutela egiaztatzea.
            3. Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea.
            4. Datuak biztanle-erroldaren aplikazio informatikoan sartu eta eskaera-orria erregistroan jasotzea.
            5. Estatistika Institutu Nazionalari (INE) telematikoki altaren berri ematea, hilero trukatzen den fitxategi baten bitartez. Hauteskunde Erroldaren Bulegoak INEren datuak kargatuko ditu.
            6. Kasu berezietan ez da altarik emango, eta eskaera Idazkaritzara helaraziko da tramitatu ondoren.
            7. Alta tramitatzen ez baldin bada, eskatzaileari ebazpen arrazoitua helaraztea eta jakinaraztea.
            8. Agiriak artxibatzea.

            Errolda-orria betetzeko argibideak

            1. Beharrezkoa baldin bada, Udaltzaingoaren txostena eta bestelako egintzak.
            2. Alta tramitatzen ez baldin bada, eskatzaileari ebazpen arrazoitua helarazi eta jakinaraziko zaio.
            3. Artxibatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Idazkaritzak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Errolda

            OHARRAK

            Errolda-agirian etxebizitzan bizi diren lagun guztiak azaldu beharko dira, eta adinez nagusiak diren guztiek "in situ" sinatu beharko dute aipatutako orria.

            Errolda-orrian azaltzen diren adin nagusiko lagun guztiak gainerakoen ordezkari izendatu ahal izango dira erroldako ziurtagiriak eskatzeko. Horretarako, dagokion laukitxoa bete beharko dute.

            Altari dagokion errolda-orria udal bulegoetan aurkeztu ondoren, hutsegiteren bat hautematen baldin bada, aurkezleari 10 eguneko epea emango zaio akats horiek zuzentzeko.

            Ohiko bizilekurako baimenik ez duten eta Europako erkidegokoak ez diren atzerritarrek udal erroldaren inskripzioa bi urtetik behin berritu beharko dute. Aipatutako epea igarotzen bada, inskripzioa iraungi ahal izango da, betiere, interesdunak inskripzioa berritzen ez badu.

            • Jatorrizko udalerrian baja emateko izapidea Elgoibarko Udalak egingo du.
            • Udal Erroldako datuak interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe utziko zaizkie beste Administrazio Publiko batzuei, betiere, haien eskumeneko jarduerak egiteko beharrezkoak badira; eta bizilekuari buruzko datuak garrantzitsuak diren gaietarako besterik ez.
            • Erroldan alta hartzeak ez du esan nahi herritarraren zerga- helbidean aldaketarik egingo denik; ezta gainerako Herri Administrazioek (Trafiko Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Segurantza, Gipuzkoako Foru Aldundia…) kudeatutako datuetan ere; salbu eta, eskatzaileak errolako datuak aldatzeko 10.04 eskaera inprimakian, X batez markatuta, aurkakoa adierazten ez duenean.
            • Beste udalerri batean erroldatuta dauden adingabeen harrera kasuetan ere prozedura bera erabiliko da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.