Jaioberriei biztanleen udal erroldan alta ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jaioberriari eta adopzioan edo adopzio aurreko familia harreran hartutako haur bati Biztanleen Udal Erroldan alta ematea. Jaiotzagatiko alta eskatzeko, ezinbestekoa izango da adingabea, aurrez, beste udalerriren baten erroldatuta ez egotea.

Auzotasuna lortzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Jaioberriaren edo haur adoptatuaren gurasoek edota legezko tutoreak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. IDENTIFIKAZIO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo egoitza baimen originala.
  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek haien herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (originala eta indarrean dagoena), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor jasota egongo da), hori egiaztatzen duen agiri originala. Izena, nagusiki, AIZrekin emango da.
  • Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintariek emandako egoitza-txartela aurkeztu beharko dute (originala eta indarrean dagoena). Halakorik izan ezean, haien herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (originala eta indarrean dagoena). (Beste herrialdeetako egoitza- txartela ez da baliozkoa izango). Izena, nagusiki, AIZrekin emango da.

2. Familia-liburu originala (jaioberria agertu beharko da) edo jaiotza egiaztagiria, aitaren eta amaren lege ordezkaritza egiaztatzeko.

3. Jaioberria bi gurasoekin (ama eta aita) erroldatzen ez deneko kasuetan:

  • Gurasoek jaioberria familiarena ez den helbideren batean erroldatu nahi baldin badute, aitak eta amak dagokion baimena aurkeztu beharko dute, etxebizitzaren jabearen edo errentariaren baimenarekin batera.
  • Jaioberria gurasoetako batekin bakarrik (ama edo aita) erroldatu nahi bada, beste gurasoak (adingabearekin erroldatzen ez den ama edo aita) sinatutako baimena aurkeztu beharko da, identifikazio agiriaren kopiarekin batera.

4. Tramiteak egiteko baimena orria beteta, baldin eta gurasoetako bat ere (ez ama, ez aita) ezin bada Udalera bertaratu erroldan alta emateko eskaera egitera. Horrekin batera, ordezkariaren (alta eskatzen duena) identifikazio agiri originala eta ordezkatuaren (ama edo aita) identifikazio agiri originala aurkeztu beharko dira.

5. Izapidea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, Tramiteak egiteko baimena aurkeztu beharko du, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren originalarekin eta fotokopiarekin batera.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Egun 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Alta eskaera eta aipatutako gainerako agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea. Eskaera eta agiriak jasotzea, erroldan alta tramitatzeko.
            2. Agiriak egiaztatzea eta eskaera sinatzea.
            3. Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea.
            4. Datuak biztanle-erroldaren aplikazio informatikoan sartzea eta eskaera erregistratzea.
            5. Agiriak artxibatzea.
            6. Altari ezezkoa emanez gero, eskatzaileari ebazpen arrazoitua helaraztea eta jakinaraztea.
            7. Artxibatzea
            8. Estatistika Institutu Nazionalari, hileroko truke-fitxategiaren bitartez, jaiotzaren alta aditzera ematea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Idazkaritzak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Errolda

            OHARRAK

            • Besterik adierazi ezean, jaiotza dela-eta, Erregistro Zibilak adierazitako informazioarekin eta helbidearekin, Udalak automatikoki alta ematen du biztanleen Udal Erroldan (eskuarki, amaren helbidea izaten da). Horri buruzko jakinarazpena izena ematen denetik, gutxienez, bi hilabete igaro ondoren jasotzen da; horregatik, alta amak edo aitak eska dezake.
            • Uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onarturiko Tokiko Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia aldatzen duen abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuaren 63. artikulua.
            • Udal Erroldako datuak interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe utziko zaizkie beste Administrazio Publiko batzuei, haien eskumeneko jarduerak egiteko beharrezkoak direnean soilik eta bizilekua edo helbidea datu garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.
            • Prozedura hau, aurrez, Estatuko udalerriren batean erroldatuta ez dauden pertsonen adopzio- edo harrera- kasuetan erabiliko da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Ez dagokio