Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari ondare-erantzukizunagatik kalteak erreklamatzeko eskaera egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Kalteengatik erreklamazioa sorrarazten duen gertaera inprimakia.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, Tramiteak egiteko baimena aurkeztuko da interesdunaren Nortasun agiria, pasaportea, gidabaimena edo bizileku-baimena. Adingabea izanez gero, familia-liburua.
  • Ondasun kaltetuak konpontzeko / lehengoratzeko faktura ordaindua eta medikuen txostenak, medikuaren alta-agiriak eta baja-agiriak, halakorik bada.
  • Lekukoen zinpeko aitorpena, halakorik bada.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, eskaneatzea eta egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
        2. Agiri moduan kopia zigilatu bat ematea, agiriak erregistratzeko normalean izaten den prozedurari jarraiki.
        3. Eskabidea Idazkaritza Sailera bidaltzea.
        4. Txosten teknikoa egitea.
        5. Txosten juridikoa egitea.
        6. Froga epea baldin badago.
        7. Interesdunen entzunaldia.
        8. Ebazpena.
        9. Interesdunari jakinaraztea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - Idazkaritza

        OHARRAK

        • Alkateak onartu behar du.
        • Udaltzaingoaren begi-ikuskapenaren txostena:
          • Eskabide-orrian agerraraziko da kalteak sortu ziren unean Udaltzaingoak esku hartu zuen edo ez. Hala izanez gero, txostena ofizioz erantsiko zaio espedienteari.
          • Udaltzaingoak esku hartu ez bazuen, eskabide-orria jasotzean ikuskatzea bidezkoa den edo ez erabakiko da, eta interesdunarekin harremanetan jarri beharko da.
        • Gertaera edo egitatea jazo denetik edo horren ondorio kaltegarria agertu denetik urtebetera preskribatuko da erreklamatzeko eskubidea. Inork kalte fisiko edo psikikoak izan baditu, pertsona hori sendatzen denetik edo ondorioen irismena zehazten denetik hasiko da zenbatzen epea.
        • Jantziak edo bestelako objektuak hondatu badira, ez dira entregatuko eskabide-orriarekin batera. Interesdunak gorde egingo ditu, etorkizunean erreklamatzen bazaizkio ere, eta eskabide-orriarekin batera horiek garbitzeko, konpontzeko eta/edo erosteko aurrekontua aurkeztuko du.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzent eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.