Sarrera-erregistroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritarrek Udalari bidaltzen dizkioten agiriak eta eskabideak jasotzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Interesdunek beren eskubideak oinarritzeko erabiltzen dituzten agiriak. Egindako eskaerarekin bat etorriz ireki beharreko prozedura- motaren arabera, gutxieneko dokumentazio bat eskatuko da. Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Erregistroa berehala egingo da. Ebazteko epea desberdina izango da, eskabide-orriaren edukiaren arabera eta sortzen duen prozedura-motaren arabera.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskabidea eta dagokion prozeduraren tramitaziorako aurkeztutako agiriak jaso eta egiaztatu.
        2. Aurkeztutako agiriaren kopia zigilatua entregatu, egiaztagiri gisa, zein egunetan aurkeztu zen adierazita.
        3. Aurkeztutako agiriak eskaneatu.
        4. Erregistroan utzitako agiria edo eskabidea dagokion arlora bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Idazkaritzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - Idazkaritza

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Ez dagokio