Espazio publikoa erabiltzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gune publikoak okupatzeko baimena ematea; elkarteek, ikastetxeek edo bestelako erakundeek jai, kultura eta kirol arloko jarduerak, manifestazioak... egin ditzaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi asmoa duten eta ez duten elkarteek, taldeek eta erakundeek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera eredu normalizatua, gutxienez, hilabeteko aurrerapenarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez dauka kosturik.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          • Gune publikoak okupatzeko araudia -

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
          2. Eskaera dagokion Sailera bidaltzea, egingo den ekintzaren arabera.
          3. Dagokion sailak txostena egitea.
          4. Udaltzaingoak oniritzia ematea.
          5. Alkateak ebazpena ematea, espazio publikoa erabiltzeko baimena emateko edo ukatzeko.
          6. Interesdunari jakinaraztea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetzak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HIRIGINTZA - Hirigintza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.