E-Factur: Faktura elektronikoak bidaltzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Faktura elektronikoa da Elgoibarko Udalaren hornitzaileek fakturak egiteko duten modua.

Udalaren DIR kodea: L01200322

Fakturazioa eta faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra

NORK ESKA DEZAKE?

Udalaren edozein hornitzailek egin dezake, pertsona fisikoa nahiz juridikoa izan.

Faktura edo esleipenaren zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa bada, honako hauek faktura elektonikoa egitera derrigortuta egongo dira:

a) Sozietate anonimoak.

b) Eran­tzu­kizun mugatuko sozietateak.

c) Espainiar nazionalitatea ez duten per­tsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak.

d) Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukur­tsa­lak eta establezimendu iraunkorrak.

e) Aldi baterako enpresa elkarteak.

f) Interes ekonomikoko taldeak, interes ekonomikoko Europako taldeak, pen­tsio fun­tsak, arrisku-kapitaleko fun­tsak, inber­tsio funtsak, aktiboak erabil­tzeko fun­tsak, hipoteka-merkatua erregulariza­tzeko fun­tsak, hipotekak tituliza­tzeko fun­tsak edo inber­tsioak berma­tzeko fun­tsak.

Uneren batean faktura elektronikoa aurkeztera behartuta egon izan diren Hornitzaileek faktura elektronikoa erabili beharko dute aurrerantzean, hau da, hortik aurrerako ondasun entrega eta zerbitzu prestazio guztietan, zenbatekoa edozein dela ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Faktura izapidetzeari dagokionez:
      - Erregistratu, eta departamentuko ordezkari tekniko eta politikoak oniritzia eman ondoren, faktura zerrenda batean sartuko da, Alkatearen dekretuz onartuko dena. Azkenik, faktura ordainduko da.
      - Fakturen ordainketak normalean hilabete bakoitzeko 10., 20. eta 30. egunean egiten dira.
      - Fakturak ordaintzeko obligazioa onartzeko legezko gehienezko epea 30 egunekoa izango da, eta faktura ordaintzeko, beste 30 egunekoa. Guztira, 60 egun.
      - Ordainketa egiteko aurreikusitako epea 30 egunekoa da

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KONTU-HARTZAILETZA - Ekonomia Ogasun eta Berrikuntza

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Ez dagokio