Ordainketak helbideratzea: alta hartzea, baja ematea edo aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Interesdunak datuak ematen ditu aldizkako epemuga duten ordainketak banku entitateetan helbideratzeko .

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek, ordainketak egin behar dituztenek eta ordainketak egin behar direneko kontuen titular direnek; edo bestela, haien legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskatzailearen datuak jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea.
          2. Eskaera Errenta Zerbitzura bidaltzea.
          3. Gaur egun, eskaera Zerga-bilketa Sailera bidaltzea, beharrezkoa den aplikazio informatikoaren bidez, alta hartzeko, baja emateko edo aldaketa edo helbideratzea egiteko.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KONTU-HARTZAILETZA - Diru-bilketa eta Errentak

          OHARRAK

          Honako ordainketa hauek helbideratu ahal izango dira:

          • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
          • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
          • Espaloi eta ibien Tasa.
          • Jabari publikoa okupatzeagatiko tasa (terrazetako mahaiak eta aulkiak).
          • Helbideratu daitezkeen beste ordainketa batzuk: salmenta ibiltariko postuak, azoka plazako postuen alokairua…

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzent eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.