Obra jakinarazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebizitzetan sukaldea eta bainugela konpondu edo berritzeko obrak egiten direnean, edo zoruen, sabaien edo paramentuen azken ukituen gaineko konponketak egin nahi direnean, Udalari obra horiek egingo direla aditzera ematea.

Ez da onartuko “obra jakinarazpena” egitea leihoak aldatzen badira, edo etxebizitza barruko banaketan, egiturazko elementuetan edo kanpoko fatxadetan eragina duten obrak egiten badira. Horietarako obra baimena eskatu beharko da.

Unean bertan emango du Udalak jakinaren gain gelditu delako adierazpena, eta honek eskubidea emango dio jakinarazpena egin duenari obra burutzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Obraren aurrekontua.
  2. Ez da beharrezkoa obra jakinarazpena idatziz aurkeztea. Interesduna arreta bulegora bertaratu, eta han sortuko da jakinarazpena

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          001 - ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA
          Obrarako materialaren aurrekontuari dagokiona.5 %
          Denda txiki, ostalaritza eta sortutako zerbitzu berrientzako.2,5 %
          Jarduera baten titularitate aldaketa dela eta, egin beharreko eraberritze obra merkataritzako jarduerarako bada.2,5 %
          Babes ofizialeko etxebizitzentzako2 %

          002 - A) Hirigintzako baimena: Exekuzio materiala
          Exekuzio materialaren aurrekontuarena0,70 %

          001 - Hirigintazako baimenak :Gutixeneko kuotaGutxieneko Kuota33,95 €

          Hobariak: Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Obra jakinarazpena egitea.
          2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari Udala jakinaren gain gelditu delako adierazpena ematea.
          3. Interesdunari zergaren eta tasaren likidazioa ematea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HIRIGINTZA - Hirigintza

          OHARRAK

          Honako hau prozesu azkar bat da, eta Udala jakinaren gain gelditu delako adierazpena unean bertan eskuratzen da.

          Obraren ondorioz bide publikoa okupatzeko beharra izanez gero, berariazko udal baimena eskatu beharko da.

          Ez da onartuko “obra jakinarazpena” antolamenduz kanpo dauden etxebizitzetan. Hori bermatzeko, ez da “obra jakinarazpena” onartuko ondorengo kaleetan dauden etxebizitzetan:

          • Deba kalea
          • Morkaiku kalea
          • Ermuaranbide kalea

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzent eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.