Errolda bolanteak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarren bizi diren edo bizi izan diren pertsonei buruz, Erroldan jasota dauden datuen berri ematen duen agiria eskatzea.

Hiru agiri mota daude, edukiaren arabera:

  • Bananako errolda bolanteak: bizilagun batek, gaurko egunez, egungo helbidean dituen erroldako datuei buruzko informazioa ematen duen agiria.
  • Bolante historikoa edo erroldako aldaketei buruzkoa: bizilagun baten erroldako datuetan udalerrian alta hartu zuenetik gaur egunera arte izan diren mugimenduen eta aldaketen berri ematen duen agiria.
  • Bolante kolektiboa edo familiarra: Gaur egun helbide berean bizi diren pertsona guztien erroldako datuen berri ematen duen agiria (kasuan kasuko administrazio-prozedura tramitatu behar denean bakarrik emango da; izan ere, datu pertsonalen babeserako araudiak babesten dituen hirugarrengoen datuak ditu).

NORK ESKA DEZAKE?

Helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den edozein pertsona interesdunek edo ordezkariren batek, baldin eta interesdunaren baimena badu. Adingabeen kasuan, amak, aitak edo tutoreak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Bolantea interesdunak eskatzen badu:

  • Identifikazio agiria: NANa, pasaportea edo egoitza txartelaren originala, indarrean dagoena.

Bolantea ordezkariak eskatzen badu:

  • Inprimakia, Tramiteak egiteko baimena, baimena ematen duena.
  • Baimendutakoaren NANaren originala edo horren ordezko beste identifikazio agiriren bat (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala aurkeztu beharko da).
  • Hildako pertsonaren baten errolda historikoa eskuratzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du prozeduraren interesduna dela (adibidez, familia liburua, testamentua, oinordekoen aitorpena…).
  • Adingabea den seme-alabaren baten banakako erroldaren bolantea eskuratzeko, gurasoak (amak edo aitak) honako hauek aurkeztu beharko ditu: identifikazio agiri originala eta familia liburua, adingabea ordezkatzeko gaitasuna baduela egiaztatzen duena.
  • Gurasoa (ama edo aita) haren seme edo alaba adingabearen etxebizitza berean erroldatuta ez baldin badago, eta seme edo alaba adingabea erroldatuta dagoeneko etxebizitzaren helbidea zein den zehatz-mehatz ez badaki, adingabearekin batera erroldatuta dagoen gurasoaren (ama edo aita) baimen idatzia ere aurkeztu beharko du.
  • Helbide berean erroldatuta dauden pertsona guztiak hartzen dituzten bolanteak jaulkitzeko, beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dira, interesdunek erroldako datuak lagatzeko lortu beharreko baimena dela eta, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoa beteko dela bermatzeko. Baimen hori eskuratzen ez baldin bada, bolantean inskribatutako pertsonen kopurua bakarrik jaso ahal izango da

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Datuen titularraren nortasuna egiaztatzea.
          2. Biztanleen Udal Erroldaren aplikazioaren bitartez, errolda bolantea jaulkitzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Idazkaritzak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          IDAZKARITZA - Errolda

          OHARRAK

          • Errolda bolanteak administrazio-prozedura gehienentzat balio du, hori dela-eta, ez da beharrezkoa erroldari buruzko egiaztagiria aurkeztea.
          • Arau orokor gisa, bolantearen gehienezko indarraldia 3 hilabetekoa izango da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzent eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.