Iradokizunak, erreklamazioak eta eskerrak jasotzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  1. Zerbitzuen kalitatea hobetzeko, gastu publikoaren errendimendua edo aurrezpena handitzeko, tramiteak erraztu edo beharrezkoak ez direnak kentzeko herritarrek egindako iradokizunak eta ekimenak edo bestelako neurriak jasotzea, herritarrek Udalarekiko gogobetetze handiagoa izan dezaten.
  2. Administrazioko bulegoen funtzionamenduan gertatutako atzerapenak, arreta eskasak edo aparteko beste jardunbide batzuk direla eta herritarrek egiten dituzten kexak eta erreklamazioak jasotzea.
  3. Eskerrak jasotzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Udaletxean aurkeztuz gero, eskaera-eredua, behar bezala beteta.
  • Egokitzat jotzen diren agiri osagarriak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Astebete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Iradokizunak, erreklamazioak edo eskerrak jasotzea.
        2. Kexaren edukiaren arabera, dagokion sailari bidaltzea.

        Iradokizun edo erreklamaziorik egonez gero:

        • Informazio espedientea hastea (jendaurreko erakustaldia egin ostean).
        • Herritarrari egindako jarduketei eta hartutako neurriei buruzko informazioa bidaltzea.

        Eskerrona adieraziz gero:

        • Norbanakoari eskerrak ematea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - Idazkaritza

        OHARRAK

        Gainera, Elgoibarren jazotzen diren gertakarien berri eman diezaiekezu udal arduradunei Elgoibar Zaintzen mugikorrerako aplikazioa erabiliz.

        Egiten diren kexak ez dira inola ere administrazioko errekurtsotzat joko; eta, kexa horiek aurkeztu arren, ez dira etengo indarrean dagoen araudian jasota dauden epeak.

        Era berean, kexek ez dute inolako eraginik izango prozedura jakin batean interesa duten pertsonek egiten dituzten gainerako ekintzetan, ezta haien eskubideetan ere.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.