Diruzaina (aldi baterako funtzionarioa)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diruzain lanposturako aldi baterako funtzionario baterako hautaketa prozesua.

Eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 5 (barne).

Oinarriak (GAO)

Ikus emaitzak, zerrendak, ebazpenak...

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek, onartuak izateko, ondoren aipatuko diren baldintza guzti hauek bete beharko dituzte, bat bera ere uzteke:

a)Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren bateko herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berre tsi tako Na zio ar te ko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplika tzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango dute, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita haien ondorengoek eta bere ezkontidearenek ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina haien pentzutan bizi direnak.

b) 16 urte beteta izatea eta derrigorrezko erretiro adinera ez iristea.

c) Indarrean dagoen araudiaren arabera, bateraezintasunari edo ezgaitasunari buruzko legezko kausa batean ere sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera eskubidea errespetatuko da.

d) Diziplinako espediente bidez edozein herri-administrazioko zerbitzutik kenduta edo kanporatuta ez egotea, eta erabateko desgaikun tzarik edo desgaikuntza berezirik ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko. Atzerriko izangaiek, bestalde, egiaztatu egin beharko dute ez dutela beren gain norberaren estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten dien desgaikuntzarik edo baliokiderik, ezta diziplinazko zigorrik edo zigor penalik ere.

e) Lanpostuaren zereginak egiteko gaitasun funtzionala egitea eta dagozkion zereginak egitea eragotziko duen gaitasunik edo akats fisikorik nahiz fisikorik ez edukitzea. Inguruabar hau dagokion unean egiaztatu beharko da, horretarako, gainditu duen izangaiak mediku azterketa bat egin beharko du Udalak berariaz ezarriko dituen zerbitzuetan.

f) Zuzenbidean lizentziatuaren, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatuaren, Ekonomian lizentziatuaren, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan lizentziatuaren tituluaren edo titulu baliokideren baten jabe izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, horiek homologatuta daudela egiaztatzen duen egiaztagiria izan beharko da.

Izangaiek deialdian onartzeko eskaera orriak aurkezteko epea bukatu aurretik bete beharko dituzte bal din tza horiek, eta lanpostua jabe tzan hartu arte mantendu beharko dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Izangaiek Zuzenbideko Lizentziatu, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Lizentziatu, Ekonomiako Lizentziatu edo Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Lizentziatu tituluaren edo titulu baliokideren baten fotokopia aurkeztu beharko dute edo bestela, titulazioa lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Atzerriko titulazioak baldin badira, titulua homologatuta dagoela egiaztatzen duen kredentziala egiaztatu beharko da.
  2. Izangaiek IVAPeko 4. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ahal izango dute, euskarako azterketa egitetik salbuetsita gelditzeko.
  3. Izangaiek NANaren edo NIEren fotokopia aurkeztuko dute.
  4. Bidezkoa bada, desgaitasunen bat duten pertsonek behar dituzten denbora eta baliabide egokitzapenak eskatu eta justifikatu beharko dituzte. Desgaitasun maila kalifikatzeko eskumena duen organo teknikoaren teknikari fakultatiboaren irizpena erantsi beharko da, Epaimahaiak eskatutakoa bidezkoa den ala ez baloratu ahal izan dezan.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870 ELGOIBAR

        Posta Bulegoetan, betiere, eskaerak aurkezteko epearen barruan, gutun-azal irekian aurkeztu beharko zaio eskaera orria postetxeko funtzionarioari, hark ziurtatu ahal izan dezan. Eskaera-orria bera da zigilatu behar dena. Kasu horretan bakarrik ulertuko da postetxera eraman den egunean bertan sartu dela eskaera orria Elgoibarko Erregistro Zentralean.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Alkatetzak Ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzeko, eta zerrenda horiek Elgoibarko Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-gunean jarriko dira. Erreklamazioetarako eta eskaeretan egindako akatsak edo okerrak konpontzeko, 5 laneguneko epea izango da.

        Oposizioko lehenengo ariketa non eta noiz izango den Elgoibarko Udalaren iragarki-oholean eta udal web-gunean emango da argitara, aukeraketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda onartzeko ebazpenarekin batera.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        PERTSONALA - Pertsonala

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.