Udal hilerria: hilobiratzeko eskaera, eta hala dagokionean, emakidako nitxoa lagatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hildakoa udal hilerrian (Olaso edo Altzola) hilobiratzeko eskaera. Hilobiratzea aurrez lagata dagoen emakidako panteoi edo nitxo batean egiten ez bada, eskaeran bertan, 10 urterako nitxoen emakida tramitatuko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun guztiek edo haien legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ehorzteko baimenaren inprimakia.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Tramitea interesduna ez den beste pertsonaren batek eskatzen badu, tramiteak egiteko baimen agiria eta NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edota egoitza baimenaren kopia aurkeztu beharko ditu.
  • Erregistro Zibilak emandako hilobiratze-baimena.
  • Medikuaren heriotza-ziurtagiria.
  • 99 urteko emakidako panteoi edo nitxo bat bada, jatorrizko titulua edo haren kopia aurkeztu beharko da; eta beharrezkoa bada, tramiteak egiteko baimen-eskaera.
  • Gorpua beste udalerri batetik ekartzen bada, Osakidetzaren baimena aurkeztu beharko da.
  • Heriotza naturala ez bada, udal epailearen edo horren eskumena duenaren baimena aurkeztu behako da.
  • Errautsak hilobiratu behar direnean, lan hori egin duen tanatorioaren errauste-ziurtagiria aurkeztuko da.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              001 - a) Nitxoak denboraldi baterako uztea:
              Gehienez 10 urtera arteko epea261,10
              Gehienez 99 urtera arteko epea1.842,55
              002 - b) Hilerriko zerbitzuei dagozkienak:
              Utzitako nitxoak 10 edo 99 urterako420,52
              Zulodun hilobia499,05
              Apaladun hilobia621,05
              Hobi-panteoia edo errautsentzako apalak112,85

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Berehala

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1. Eskaera jasotzea eta dokumentazioa egiaztatzea. Horiek zuzenak izan ezean, interesdunari beharrezko agiriak eskatuko zaizkio.
              2. Agiri guztiak dagokion sailera bidaltzea.
              3. Eskaera aurkeztu ondoren, datu-base batean jasoko da.
              4. Dokumentazioa egiaztatu ondoren ebazpena emango da, eta hala badagokio, nitxoaren emakida emango da 10 urterako.
              5. Beharrezkoa bada, ehorztetxearekin harremanetan jartzea.
              6. Eskaera Hazienda Sailera bidaltzea tasaren likidazioa egiteko.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              HIRIGINTZA - Hilerria

              OHARRAK

              • Nitxoaren emakida 10 urterako izango da.
              • Banaka hilobiratzeko nitxoen ehorzketa-eskubidea 10 urterako emango da gopua, bertan, berehala uzteko. Ordenantza Fiskalak kasuan-kasuan ezartzen dituen tasak ordainduta lortuko da eskubide hau.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: orokorra

              DBEB kodea:

              Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

              Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.