Zerbitzu telematikoetarako identifikazio gakoa eskuratzea: B@KQ ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Persona fisikoak identifikatzeko eta horiek elektrnikoki sinatzeko gako da B@kQ. Izenpe erakunde ziurtzaileak ematen du eta honakoek osatzen dute:

  • erabiltzailearen NANak/AIZk eta pasahitz batek.
  • 16 hizki eta dagozkion zenbakiko koordenatu batzuk eta eta hodeiko ziurtagiri kualifikatu batek.

Elgoibarko Udaleko eta beste hainbat erakunde publikotako (Gipuzkoako beste udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Osakidetza...Halaber, Euskadiko beste udaletako egoitzetan, B@kQ gakoa erabilgarri badute, sar zaitezke. Baita Araba eta Bizkaiako Aldundietakoetan eta Eusko Jaurlaritzakoan ere.)

NORK ESKA DEZAKE?

16 urte beteta eta gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa izan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Mugikorra, email eta identifikazio hauetako bat:

Estatuko herritarra izanez gero:

  • NAN, pasaportea edo gidabaimena.

Atzerriko herritarra izanez gero:

  • Europar Batasuneko kidea edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako kidea:
    • Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
    • Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.
  • Erkidegotik kanpoko herritarra:
    • Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
    • Indarrean dagoen bizileku-txartela (jatorrizkoa).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

        Internet bidez:
      • B@KQ
        ELGOIBAR

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Herritarrak B@kQ ziurtagiria aktibatzeko jarraibideak biltzen dituen mezua jasoko du posta elektronikoz eta bertan ematen diren azalpenak jarraitu beharko die. Eskaeran eman duzun telefonoa eskura izan, bertara iritsiko baita SMS bidez aktibatzeko pasahitza.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Ez dagokio

          OHARRAK

          Pasahitza ahaztu edo aldatu nahi baduzu, koordenatuak berigorri edo desblokeatzeko: www.izenpe.com

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Ez dagokio