Udal hilerria: 99 urterako emakidan dauden panteoi edo nitxoen titularitatea aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarko udal hilerriko panteoi baten ehorzketa-eskubidearen titularitatea aldatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Ehorzketa-eskubidearen titularrak, bere onuradunak edo haren ordezkariak. Eskubide horren oinordekoa dela egiaztatzen duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • 99 urterako emakidan dauden panteoi edo nitxoen titularitatea aldatzeko eskaera-inprimakia. Behar izanez gero, Tramiteak egiteko baimen-eskaera.
  • IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:
    • Eskatzailearen NANa.
    • Tramitea interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu, tramiteak egiteko baimena agiria eta NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edota egoitza baimenaren kopia.
  • Emakidan dagoen panteoiaren edo nitxoaren jatorrizko titulua edo kopia.
    • Hilobi-eskubidea gaitzen duen titulua edo egiaztatzen duen dokumentazioa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              005 - e) Eskualdatzeak, herentziak edo lagapenak inskribatzeagatiko eskubideak:
              Panteoi bat eta dagokion lursaila, 1. eta 2. mailako odolkidetasun harremana duten senideen artean97,10
              3. eta 4. mailako odolkidetasun harremana duten senideen artean168,70
              5. mailako odolekotasun harremana duten senideen artean300,40
              Panteoirik gabeko lursaila, hau da, mota horretako eraikuntzarik ez duena, 1. eta 2. mailako senideen artean84,30
              Panteoirik gabeko lursaila, hau da, mota horretako eraikuntzarik ez duena, 3. eta 4. mailako senideen artean120,75
              Panteoirik gabeko lursaila, hau da, mota horretako eraikuntzarik ez duena, 5. mailako senideen eta arrotzen artean204,45

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Astebete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1. Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea eta eskaera eskaneatzea eta erregistratzea.
              2. Dokumentazioa dagokion dapartamentura bidaltzea.
              3. Hilerriko udal ordenantzan aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
              4. Panteoia okupatzeagatiko ehorzketa-eskubidearen emakidari dagokion titularitatea aldatzeko ebazpena.
              5. Likidazioa eta tasak ordaintzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              HIRIGINTZA - Hilerria

              OHARRAK

              • Ehorzketa eskubidearen titular berriak, gehienez ere, bost urteko epean, ehorzketa-eskubidearen aldaketa bere izenean jartzeko eskatu beharko du. Horretarako, dagokion emakidaren titulua eta aldaketa egiaztatzen dituzten gainerako agiriak aurkeztu beharko ditu.
              • Geratzen den emakidaren gainerako denborari uko eginez gero, ez da itzuliko ordaindutako zati proportzionala.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: orokorra

              DBEB kodea:

              Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

              Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.