Udal hilerria: 10 urteko emakidako nitxoetatik gorpuak ateratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hilobiratu eta 5 urtetik aurrera, gorpua hilobitik ateratzeko udal zerbitzua. Interesdunak, horretarako, aurrez aurkeztu beharko du eskaera. Ofizioz, hilobitik ateratzeko gehienezko epea 10 urtekoa izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun guztiek edo haien legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. IDENTIFIKAZIO AGIRIAK KASU GUZTIETARAKO:
    • Eskatzailearen NANa.
    • Tramitea interesduna ez den beste pertsonaren batek eskatzen edo egiten badu, tramiteak egiteko baimen agiria eta NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edota egoitza baimenaren kopia.
  2. Gerora gorpuzkinak ERRAUSTEKO asmoa izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Esko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako baimena.
    • Elgoibarko Udalak emandako ehorzketa-ziurtagiria.
    • Udalari jakinarazi beharko zaio zein ehorzketa-etxerekin egingo den tramitea (izena eta telefonoa).
  3. Gorpuaren BARNE-LEKUALDATZEA egin behar izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • 99 urterako emakidan dagoen panteoi edo nitxo bat bada, haren jatorrizko titulua edo kopia. Beharrezkoa izanez gero, tramiteak egiteko baimena. 10 urteko emakidako nitxoa baldin bada, lekualdatzea aurkeztu beharko da.
    • Emakidan dagoen panteoiaren edo nitxoaren jabearen baimena.
  4. Gorpuen KANPO-LEKUALDATZEA egin behar izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako baimena.
    • Elgoibarko Udalak emandako ehorzketa-ziurtagiria.
    • Udalari jakinarazi beharko zaio zein ehorzketa-etxerekin egingo den tramitea (izena eta telefonoa).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              003 - c) Gorpuzkiak beste leku batera eramatea edo tratatzea
              Gorpuzkiak hilerri barruko beste leku batera eramatea edo gorpuzkiak tratatzea leku berean edo beste batean uzteko362,10 €

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Hilabete eta erdi
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1. 10 urteko emakidako nitxoetatik gorpuak ateratzeko eskaera-orria aurkeztea.
              2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
              3. Beharrezkoa izanez gero, aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko eskatzea.
              4. Elgoibarko Udalak eskaera exekutatzea.
              5. Gorpuzkinak ERRAUSTEA edo KANPO-LEKUALDATZEA aukeratuz gero, dagokion ehorzketa-etxeari jakinaraziko zaio.
              6. BARNE-LEKUALDATZEA aukeratuz gero, familiari jakinaraziko zaio barne-lekualdatzea egin dela.
              7. Eskatzaileari jakinaraziko zaio noiz jaso ditzakeen hildakoaren gauza pertsonalak.
              8. BARNE-LEKUALDATZEA egin nahi baldin bada, eskaera Hazienda Sailera bidaliko da tasa likidatzeko.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              HIRIGINTZA - Hilerria

              OHARRAK

              Gorpuzkinak ERRAUSTEKO gorde nahi izanez gero:

              Errautsak Elgoibarko hilerrietan hilobiratzeko eskatuz gero, erraustu eta gero, hilobiratzeko tramitea egin beharko da, eta horretarako, gorpua ateratzeko eskaera eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dira. Nitxoa edo panteoia 99 urteko emakidakoa izanez gero bakarrik adierazi ahal izango da errautsak nola hilobiratu nahi diren.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: orokorra

              DBEB kodea:

              Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

              Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.