Udal hilerria: 99 urterako emakidan dauden panteoi eta nitxoetatik deshobiratzeko eskaera (gorpuzkinen tratamendua edo garbiketa)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

99 urterako emakidan dagoen panteoi edo nitxo batean dagoen gorpu bat deshobiratzeko udal zerbitzua, bai errausteko, bai gorpuzkinen kutxan gordetzeko, bai hobi komunean sartzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun guztiek edo haien legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:
    • Eskatzailearen NANa.
    • Izapidea interesduna ez den beste pertsonaren batek eskatzen badu, ordezkaritza-inprimakia, eta NANa, pasaportea, gidabaimena edo egoiliar baimena aurkeztu beharko ditu.
  2. 99 urterako emakidan dagoen panteoiaren edo nitxoaren jatorrizko titulua edo kopia. Behar izanez gero, kudeaketak egiteko baimena.
    • Emakidan dagoen panteoiaren edo nitxoaren titularraren baimena.
  3. Gorpuzkinak ERRAUSTEKO gorde ahal izateko, aurkeztu behar den dokumentazioa:
    • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena.
    • Elgoibarko Udalak emandako ehorzketa ziurtagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              004 -
              d) Hilobiak garbitzeagatik:
              Apaldunak:. .
              Gorpu bakoitzeko362,10 €
              Gainerako gorpu bakoitzeko70,45 €
              Hobidunak:. .
              Gorpu bakoitzeko362,10 €
              Gainerako gorpu bakoitzeko52,70 €

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Astebete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1. Eskaera jasotzea, eskaneatzea, erregistratzea eta dokumentazioa egiaztatzea.
              2. Dokumentu guztiak dagokion sailera bidaltzea.
              3. Elgoibarko Udalak eskaera exekutatzea.
              4. Behar izanez gero, ehorzketa-etxearekin harremanetan jartzea.
              5. Eskaera Hazienda Sailera igortzea tasa likidatzeko.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez dagokio

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              HIRIGINTZA - Hilerria

              OHARRAK

              1. Gorpuzkinak ERRAUSTEKO gordetzea aukeratuz gero:
                • Errautsak Elgoibarko hilerrietan hobiratzeko eskatuz gero, hobiratzeko tramitea edo barneko lekualdaketa egiteko tramitea egin beharko da; horretarako, hobiratzeko edo barneko lekualdaketa egiteko eskaera aurkeztu beharko da, baita beharrezko dokumentazioa ere (hobiratze eskaera edo barne lekualdaketa).
                • Familiak Udalari jakinarazi beharko dio, eskaera-orriaren bitartez, gorpuzkinak erre nahi dituela. Familia arduratuko da errausketa ehorzketa-etxearekin kudeatzeaz.
                • Gorpua deshobiratu nahi izanez gero, familiak Udalari eman beharko dio horren berri, eskaera-orriaren bitartez; Udalak gorpuzkinak kutxan gordetzeko edo hobi-komunean sartzeko.
                  • OHARRA: Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean ez da deshobiratzerik egingo, Aginte judizialak eskatutakoak izan ezean.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: orokorra

              DBEB kodea:

              Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

              Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.