Udaletxean ezkontza zibilak egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarko udaletxean ezkontza zibila egitea. Alkatea eta zinegotzi ordezkaria izango da egintza baimenduko duena.

NORK ESKA DEZAKE?

Alkatetzan ezkondu nahi duten pertsona guztiek, herrian bizi zein ez.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera-orria, ereduari jarraiki egina. Bertan hauek adieraziko dira: ezkontideen izena eta bi abizen eta aldez aurretik erreserbatutako eguna eta ordua (ikus oharrak).
  • Ezkontideen NANen fotokopia.
  • Bi lekukoen NANen fotokopia.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Aurkeztutako agiriak jaso, eskaneatu eta egiaztatu, eta eskaera erregistratu.
        2. Idazkaritzara bidali.
        3. Alkatearen ordezkaritza dekretua, ezkontza zinegotziak egin behar badu.
        4. Dekretua GAOn argitaratu.
        5. Agiriak prestatu.
        6. Alkateari bidali.
        7. Ezkontza egin ondoren, espedientea Bake Epaitegira bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - Idazkaritza

        OHARRAK

        BAKE EPAITEGIAN EGIN BEHARREKO TRAMITEAK (ezkontza eguna baino 3 hilabete lehenago egin beharrekoak):

        • Interesdunek Bake Epaitegira joan beharko dute ezkontza espedientea tramitatzera. (Informazio gehiago, esteka honetan: http://www.justizia.net/ezkontza-zibila/aurrez-aurre).
        • Erreserba EZEZTATU nahi izanez gero, idatziz eskatu beharko da, eguna eta ordua adierazita.
        • Eskaera gutxienez 15 egun lehenago egin beharko da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.