Trafiko-arauak hausteagatiko salaketaren deskargu- orria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trafiko-salaketen aurkako alegazioak.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona salatuak edo ordezkari baimenduak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Salaketa-orriaren kopia edo salaketaren jakinarazpena.
  • Alegazioa egiaztatzen duten dokumentuak, dagokion kasuan (larrialdietako medikuaren txostena, matxuren ziurtagiria eta abar.)

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Agiriak jasotzea eta egiaztatzea.
          2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
          3. Alegazioa erregistratzea.
          4. Udaltzaingoak dagokion txosten teknikoa egitea.
          5. Organo eskudunak ebazpena ematea.
          6. Interesdunari jakinaraztea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          UDALTZAINGOA - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          ARAU-HAUSTEEN PRESKRIPZIO-EPEA

          Arau-hauste arinak: 3 hilabete.

          Arau-hauste larriak: 6 hilabete.

          Arau-hauste oso larriak: 6 hilabete.

          Preskripzio-epea arau-haustea egiten den egunetik aurrera kontatzen da. Epea eteten da administrazioaren edozein egintza salatuari jakinarazten zaionean, edo haren identitatea nahiz helbidea jakiteko izapideren bat egiten denean, baita salaketa jakinarazten denean ere.

          Salatuari egotz ezin dakiokeen arrazoiren bat dela medio jardunbidea hilabete baino gehiago geldituta egonez gero, berriro ekin beharko zaio preskripzio-epeari.

          TRAFIKO ZIGORREN PRESKRIPZIO EPEA

          Zigorra isun ekonomikoa bada, preskribitzeko epea 4 urtekoa izango da, administrazio-bidean irmo bihurtzen den egunetik aurrera.

          ZIGORTZEKO PROZEDURAREN IRAUNGIPENA

          Prozedurari ekin zitzaionetik urtebete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, hura iraungi egingo da, eta dosierra artxibatuko.

          Alegazioak aurkezteko epeak:

          • Salaketa buletinaren bidez jakinarazten denetik 20 egun natural.
          • Salaketa jakinarazten denetik, 15 egun natural.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.