Errekurtsoak: tasa eta zergen aplikazioaren aurkakoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Alkateari aurkeztutako errekurtsoa, zergen likidazioaren aurkakoa, hobakiden emakidaren aldeko edo aurkako ebazpenen aurkakoa eta zerga-erroldak onartzen dituzten egintzen aurkakoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Errekurtsoaren oinarrian dauden arrazoiak egiaztatzen dituen beste edozein agiri.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Txosten teknikoa egitea.
          2. Alkateak ebazpena ematea.
          3. Dekretua jakinaraztea. Jakinarazpena egiterik ez badago, GAOn horri dagokion iragarkia argitaratuko da.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetzak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KONTU-HARTZAILETZA - Diru-bilketa eta Errentak

          OHARRAK

          • Hilabete, jakinarazpena jaso edo iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
          • Berraztertzeko helegitearen esapidezko edo isilbidezko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean.
          • Administrazioarekiko auzi-bidera jo aurretik, nahi izanez gero, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztu ahal izango da, Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, hilabeteko epean.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.