Zerga eta tasak: alta hartzea, baja ematea edo aldatzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga eta tasetan alta hartzea, baja ematea edo aldaketak egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainketak egin behar duen edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Inprimakia, behar bezala betetakoa.
  • Eskatzaileak eskaerari erantzun egokia emateko beharrezkotzat jotzen duena.
  • Tramiteak egiteko baimena: Tramitea interesduna ez den pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, ordezkatutako pertsonaren natorrizko NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskatzailearen datuak jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea.
            2. Eskaera Errenta Zerbitzura bideratzea.
            3. Gaur egun, Eskaera Zerga-bilketa Sailera bidaltzea beharrezkoa den aplikazio informatikoan alta hartzeko, baja emateko, aldatzeko edo helbideratzea egiteko.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KONTU-HARTZAILETZA - Diru-bilketa eta Errentak

            OHARRAK

            Honako tasa edo zerga hauek alda daitezke:

            • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
            • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
            • Espaloi eta ibien tasa.
            • Jabari publikoa okupatzeagatiko tasa (mahaiak eta aulkiak terrazetan).
            • Bestelakoak: zaborra …

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.