Zerga-betebeharrak atzeratzeko edo zatikatzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zergak atzeratzeko edo zatikatzeko eskaera, egoera ekonomiko- finantziarioa dela eta, aldi batean, ordainketa egin ezin denerako.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein interesdunek edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKAZIO-DATUAK:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Izapidea interesduna ez den beste pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, ordezkaritzaren agiriarekin batera, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopia aurkeztuko dira.

Zorra aldi batez ordaintzea eragozten duen egoera ekonomiko- finantzarioa agerian jartzen dedo egiaztatzen duten agiriak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Atzeratutako edo zatikatutako zenbatekoek berandutza interesak sortuko dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak arauz xedatutakoaren arabera.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskatzailearen datuak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            2. Eskatzaileari aurkeztutako dokumentazioaren kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
            3. Eskaera Ekonomia, Ogasun eta Berrikuntza Sailera bidaltzea.
            4. Diruzaintzak edo Alkatetzak ebazpena ematea.
            5. Kontu-hartzailetza Sailari eta interesdunari ebazpena jakinaraztea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KONTU-HARTZAILETZA - Diru-bilketa eta Errentak

            OHARRAK

            • Salbuespenezko kasuetan izan ezik, eskabideak indarrean dagoen ekitaldiaren barruan bakarrik atzeratu edo zatikatuko dira.
            • Ez dira 300 €-tik beherako eskaerak onartuko (zordunaren gorabehera ekonomikoak oso larriak direnean izan ezik).
            • 3.000 €-tik gorako zenbatekoentzat nahitaezkoa izango da bermea aurkeztea.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.