Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Honako hauek dira zerga honen egitate zergapegarriak: lizentzia izan ala ez, hirigintzako lizentzia behar duten eraikuntza, instalazio eta lan guztiak, eta halaber, zinpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena behar dutenak, baldin eta Udalari badagokio lizentzia ematea edo horren kontrola egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Eraikuntzen, instalazioen edo obren jabeak. Jabetzat hartuko da eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostua bere gain hartzen duena, eraikinaren jabea den ala ez kontuan izan gabe.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera eredua behar bezala beteta.
  • Obraren aurrekontua zehaztua.
  • Obraren arabera:
    • Proiektuetako obrak egoki eta zehatz azalduko dituen memoria eta, eragindako finkek, lokalek eta abarrek izango duten erabilera edo jarduera. Era berean, horietan eraiki eta erabilgarria den azaleraren taula deskriptiboa aurkeztuko da.
    • Egin behar diren oinak, altxatuak eta sekzioak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera Hirigintza Sailera bidaltzea.
          2. Hirigintzak aurrez likidazioa egitea eta Zerga-bilketa Sailera bidaltzea.
          3. Zerga-bilketa Sailak likidazioa egitea.
          4. Eskatzaileari jakinaraztea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KONTU-HARTZAILETZA - Diru-bilketa eta Errentak

          OHARRAK

          • Obra baimenaren titularra izango da zergaren subjektu pasiboa. Beraz, kontuan izan behar da eskaera egiterakoan eskatzailea era egokian azaldu behar dela.
          • Ordaindu beharreko zenbatekoa lanen exekuzio materialaren %5 izango da.
          • Hainbat hobari aurreikusten dira (ikus ordenantza).
          • Ordainketak Elgoibarren sukursala duten banketxetan eta internet bidez egin ahal izango dira (“Nire Ordainketak”).

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.