Ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehen aldiz erositako ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea. Ibilgailua Trafiko Buruzagitzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da.

Era berean, aldi batez bajan egon diren ibilgailuei alta ematen zaienean ere egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANa.
  • Tramitea interesduna ez den pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, tramiteak egiteko baimen agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - AUTOAK
            9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak42,10 €
            9tik 11.99 zaldi fiskalera bitartekoak84,15 €
            12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak140,30 €
            14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak196,50 €
            16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak252,70 €
            20 zaldi fiskaletik gorakoak308,90 €
            002 - AUTOBUSAK
            21 plaza baino gutxiagokoak190,70 €
            21etik 50 plazatara bitartekoak271,60 €
            50 plaza baino gehiagokoak339,50 €
            003 - KAMIOIAK
            1.000 kg baino gutxiagoko karga baliagarria96,75 €
            1.000 kg-tik 2.999ra arteko karga baliagarria190,70 €
            2.999 kg-tik 9.999ra arteko karga baliagarria271,60 €
            9.999 kg baino gehiagoko karga baliagarria339,50 €
            004 - TRAKTOREAK
            16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak40,40 €
            16 zaldi fiskaletik 25era artekoak66,65 €
            25 zaldi fiskal baino gehiagokoak190,70 €
            004 - TRAKTOREAK
            16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak40,40 €
            16 zaldi fiskaletik 25era artekoak66,65 €
            25 zaldi fiskal baino gehiagokoak190,70 €
            005 - TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEK HERRESTAN ERAMANDAKO ATOIAK ETA ERDIATOIAK
            750 kg-tik 1.000 kg-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak40,40 €
            1.000 kg-tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak63,55 €
            2.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarria dutenak190,70 €
            006 - BESTELAKO IBILGAILUAK
            Ziklomotoreak10,40 €
            Motozikletak 125 cm3-ra bitartekoak10,40 €
            Motozikletak 125 c3-tik 250era bitartekoak17,65 €
            Motozikletak 250 cm3-tik 500era bitartekoak35,35 €
            Motozikletak 500 cm3-tik 1.000ra bitartekoak70,70 €
            Motozikletak 1.000 cm3-tik baino gehiagokoak141,45 €

            Kuotaren zenbatekoa hilabete naturaletan hainbanatuko da, lehen erosketaren egunari dagokion hilaabetea barne dela.

            Ordainagiria helbideratuta ez dagoen kasuetan Elgoibarren sukurtsala duen edozein banketxetan ordainduko da.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Trakzio Mekaniko ibilgailuen gaineko zergaren likidazioa egitea.
            2. Kobratzea (baimendutako banketxeetan)

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KONTU-HARTZAILETZA - Diru-bilketa eta Errentak

            OHARRAK

            1. Ibilgailuaren zerga hurrengo urteetarako helbideratu daiteke, helbideratzeko eredua beteta (ikusi “Zergak helbideratzea” prozedura).
            2. Ibilgailua zerga ordaintzetik salbu dagoen edo hobariren bat dagokion egiaztatzea komeni da, eta horrela bada, dagokion prozedura egingo da.
            3. Ekonomia, Ogasun eta Berrikuntza Sailak egindako berrikuspenak likidazio berri bat sor dezake.
            4. Udal-zergaren alta da. Ibilgailuaren alta Trafiko Zuzendaritzan egiten da.
            5. Legeak ezarritakoari jarraiki, ordainketa ibilgailuaren titularraren udalerrian egin beharko da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.