Abalak edo fidantzak itzultzea: eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Administrazio kontratuak, hirigintzako legedia, jabari publikoaren erabilera eta abar direla eta, legeak ezartzen duenaren arabera jarritako abalak eta fidantzak itzultzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunek edo haien legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera eredua behar bezala beteta, bertan, gordailatutako fidantzari dagokion espedientearen kodea azaldu beharko da.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen duen guztia, eskaerari erantzun aproposagoa emateko.
  • Kudeaketak egiteko baimena: Tramitea eskatzailea ez den pertsonaren batek egiten baldin badu, ordezkatutako pertsonaren jatorrizko NANa aurkeztu beharko da, edo horren kopia.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskatzailearen datuak jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea.
            2. Eskaera dagokion sailera bideratzea.
            3. Eskaerari buruzko txosten teknikoa egitea.
            4. Ebazpena onartzea.
            5. Ebazpena Diruzaintzara bidaltzea eta interesdunari jakinaraztea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KONTU-HARTZAILETZA - Ekonomía saila

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.