Salbuespenenak eta hobariak eskuratzeko eta ez zergapetzeko adierazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga bakoitzaren araudi berezian ezarritako salbuespenak eta hobariak eskuratzeko edo ez zergapetzeko adierazpenak eskatzea: ibilgailuen, ondasun higiezinen eta obren gaineko zergak.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dagokion ESKABIDE EREDUA behar bezela beteta aurkeztu beharko da internetez, nahiz aurrez aurre.

Gutxi kutsatzen duten ibilgaluek ez dute ESKABIDE EREDURIK; hori dela eta, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta hobariaren zergatia adierazi beharko dute eskaeran.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Izapidea interesduna ez den pertsonaren batek egiten edo sinatzen badu, ordezkaritza egiaztatzeko agiri gisa, interesdunaren NANaren, pasaportearen edo bizileku-baimenaren fotokopia aurkeztu beharko da.

Kasuan kasuko zerga edo salbuespen motaren arabera, salbuespenaren baldintzak betetzen direla bermatzeko, zerga arautzen duen ordenantza fiskalean eskatzen dena.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA:

  • Familia ugaria:

    Ohiko etxebizitza izatea: Erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko da, dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1ean familia osatzen duten pertsonak etxebizitza horretan erroldatuta daudela egiaztatzeko.

    Hobariaren eskaerarekin batera Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenari dagokion kopia aurkeztu beharko da, edo familia ugaria dela egiaztatzen duen beste edozein agiri.

  • Alokabide eta Bizigune programak: programan alta hartzeko eskaeraren kopia (kontratuaren eta azken ordainagiriaren kopia).

IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA:

  • Minusbaliotasuna: Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako minusbaliotasunaren egiaztagiria; zinpeko adierazpena ibilgailua desgaitasuna duen pertsonak bakarrik erabiltzen duela ziurtatzeko.
  • Gidabaimena.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  • Nekazaritzako ibilgailua: Nekazaritzako Makineria inskribatzeko kartila.
  • Gutxi kutsatzen duten ibilgailuak: hobari hau eskuratzeko, interesdunek eskaera egin beharko dute, eta horretarako, ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela aurkeztu beharko dute, baita energia-eraginkortasunari buruzko etiketa ere, baldin eta ibilgailu hori Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) argitaratutako "Guía de consumo de combustible y emisión de CO2" izeneko gidan sartuta ez badago.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA