Liburutegiko ikastaro edo jardueretan izena emateko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal Liburutegiak eskaintzen dituen ikastaro edo tailerretan izena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean izena emanda duen adinez nagusia den edonor eta adingabekoek dagokion legezko tutoreak ordezkatuta. Antolatutako jarduerek zehazten dituzten adin tarteetan sartzen direnek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: eskaintzak zehazten duena
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            • Liburutegiak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretara sartzeko arauak -

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Onartutzat hartuko da.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KULTURA - Liburutegia

            OHARRAK

            • Elgoibarren erroldatutako bazkideek lehentasuna izango dute, izen-ematearen arabera.
            • Lekurik ez badago, itxaron zerrenda osatuko da.
            • Itxaron zerrendak badaude, justifikatu gabeko bigarren faltak baja ikastaroan baja ekarriko du.
            • Tailer bat baino gehiagotan izena emanez gero, lehentasun- ordena zehaztu beharko da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.