Udalerriko emakumeen elkarteek, udalerrian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea xede duten proiektuak, programak eta berariazko jarduerak egiteko dirulaguntza.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarko Udalaren 2019ko diru-laguntza, norgehiagoka bidezkoa, udalerriko emakumeen elkarteek, udalerrian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea xede duten proiektuak, programak eta berariazko jarduerak egiteko.


Oinarriak
Deialdia GAO-n

NORK ESKA DEZAKE?

Zehazki, diru-laguntza hauek irabazi asmorik gabeko emakumeen elkarteek eta erakundeek, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro batean edo Herri Administrazioren baten erregistro ofizialen batean legez eratuta eta inskribatuta daudenek, eskatu ahal izango dituzte, baldin eta Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13.
artikuluak ezarritako debeku batean ere ez sartuta ez badaude, eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Egoitza Elgoibarko udalerrian izatea eta jarduerak bertan egitea.
  • Jarduerak kirolaren, kulturaren edo haurren eta gazteen esparruan burutzea.
  • Diru-laguntzen onuradun izateko azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legean ezarritako debeku batean ere sartuta ez egotea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

a) Diru-laguntza eskatzeko orria, behar bezala betetakoa.

b) Eskaera egiten duen elkartearen IFZren fotokopia.

c) Elkartearen Estatutuen fotokopia, eta elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoela dioen egiaztagiria.

d) Elkartearen ordezkariaren NANaren fotokopia edo baliokidea den agiria.

e) Eskatzailearen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

f) Beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako diru-laguntza eskabideen zerrenda.

g) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzea. Ofizioz egiaztatuko da Elgoibarko Udalarekiko betebeharrak betetzen direla.

Ez da beharrezkoa izango Udalaren esku dagoen dokumentazioa aurkeztea.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera orria eta egiaztagiriak jasotzea eta erregistratzea.
          2. Berdintasun Sailera bideratzea.
          3. Agiriak ondo dauden ala ez egiaztatzea.
          4. Zerbait falta bada, interesdunari jakinaraztea eta 10 eguneko epea ematea aurkezteko.
          5. Pertsonen Batzordeak diru-laguntza emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio Tokiko Gobernu Batzarrari.
          6. Akordioaren berri ematea interesdunari eta Kontuhartzailetzari.
          7. Diru-laguntza ordaintzea interesdunari.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          BERDINTASUNA - Berdintasuna

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.