Haurrentzako aisia eskaintzarako dirulaguntza eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familientzako dirulaguntzak, beraien ardurapeko adingabeek udalerriko haurrentzako aisia eskaintzan parte har dezaten.

Oinarriak

Deialdia GAOn

NORK ESKA DEZAKE?

Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, familia eredu hauek izan gabe bigarren seme alabaren izen ematea egiten dutenek eta gizarte izaerako honako ditu-laguntzaren bat jasotzen duten familiek: diru-sarrerak bermatzeko errenta edo gizarte larrialdietarako laguntza. Hartara, horien ardurapean dauden adingabeek, udalerriko haurrentzako aisialdiko eskaintzan parte har dezaten.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskaera orria, behar bezala beteta, eranskinekin.

-Adingabearen tutoretza egiaztatzen duen dokumentua.

-Legezko ordezkaritzaren kasuan, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten fotokopia.

-Familia ugariaren tituluaren kopia.

-Diru-laguntza eskatzen duen hilabetean Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra dela egiaztatzen duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera orria eta egiaztagiriak jasotzea eta erregistratzea.

          Eskaera Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailera bideratzea.

          Sailak agiriak ondo dauden eta eskatzailea udalerrian erroldatuta dagoen ala ez egiaztatzea.

          Akatsak edo hutsegiteak baldin badaude, interesdunari hori jakinaraztea eta 10 eguneko epea ematea falta dena aurkez dezan.

          Eskaera Batzordera bideratzea.

          Herritartasun Batzordeak eskaerak aztertzea.

          Batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrari dirulaguntza emateko edo ukatzeko proposamena egitea.

          Interesdunari eta Kontu- hartzailetza Sailari akordioa jakinaraztea.

          Dirulaguntza interesdunari ematea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HAUR NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPENEKO SAILA - Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko saila

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.