Berdintasunaren aldeko Elgoibarko emakumeen udal kontseiluaren kide izatea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarko Emakumeen Berdintasunerako Udal Kontseilua udalerriko emakumeen eta Udalaren arteko ordezkaritza, partaidetza eta elkarrizketa organoa da.

Organo hau ez da loteslea izango, eta aholkuak eta informazioa emango ditu udalerriko emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko eta bideratu behar diren herri politiken inguruko erabakiak hartu ahal izateko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Emakumeek, emakumeen elkarte baten izenean edo norberaren izenean.
  • Emakumeen elkarteek edo taldeek.
    • Aukera berdintasunaren alde diharduten elkarteek edo taldeek.
    • Haien jardueretan aukera berdintasuna sustatzen duten elkarteek edo taldeek.
    • Berdintasunarekin zerikusia duten gaien inguruan sentiberatasun edo prestakuntza berezia duten banakako emakumeek, edo berdintasunarekin zerikusia duten jarduerak antolatzen dituztenek.
    • Sindikatuetako ordezkari diren emakumeek.
    • Elkarte mistoetako ordezkari diren emakumeek (elkarte sektorialak, gurasoenak, auzotarrenak, kirol arlokoak, kultur arlokoak), eta udalerria ordezkatzen duten erakundeetan parte hartzen dutenek.
  • Une jakinetan, adituek, gizonek zein emakumeek, parte hartu ahal izango dute, gai zehatzak aztertu ahal izateko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Hala badagokio, elkartearen edo entitatearen estatutuak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

            Posta bulegoetan:
          • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
            Santa Ana 2 20870 ELGOIBAR

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaera orria erregistratzea.
            2. Kontseiluak eskaera onartzea.
            3. Onarpena jakinaraztea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            BERDINTASUNA - Berdintasuna

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.