Txartelak tramitatzea: ikasle, irakasle, gazte eta aterpekide txartelak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

1. NAZIOARTEKO IKASLE-TXARTELA (ISIC)

ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil daiteke, eta eskaintzen dituen abantaila ugariez gozatzeko nahikoa da ikaslea izatea. Horrela, abantaila asko eskuratu ahal izango dira.

2. IRAKASLE-TXARTELA (ITIC)

ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Txartelari esker, abantailak lor daitezke garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan.

3. NAZIOARTEKO GAZTE-TXARTELA (GO 25)

Go-25 26 urtetik beherako gaztentzako nazioarteko txartela da. Txartel honen bidez, munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen lor daitezke.

4. NAZIOARTEKO ATERPEKIDE-TXARTELA

Aterpekide-txartela izanez gero, edozein adinetako pertsonek Estatuko zein atzerriko aterpetxeetan ostatu har dezakete.

NORK ESKA DEZAKE?

  1. Nazioarteko ikasle-txartela: ikasleek.
  2. Irakasle–txartela: irakasle kontratatuek.
  3. Nazioarteko gazte–txartela (Go 25): 26 urtetik beherako gazteek.
  4. Nazioarteko aterpekide–txartela: edozein adinetako pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. NAZIOARTEKO IKASLE-TXARTELA (ISIC)
    • Argazki bat.
    • Nortasun agiria.
    • Ikastetxeko matrikula edo agiria.
  2. IRAKASLE-TXARTELA (ITIC)
    • Argazki bat.
    • Nortasun agiria.
    • Ikastetxe homologatuaren agiria.
  3. NAZIOARTEKO GAZTE-TXARTELA (GO 25)
    • Argazki bat.
    • Nortasun agiria.
  4. NAZIOARTEKO ATERPEKIDE-TXARTELA
    • Gazte-txartela duten gazteek (14 eta 30 urte bitartean):
      • NANa edo pasaportea.
      • Gazte-txartela.
      • Tasa ordaindu izanaren agiria.
    • Gazteek (14 eta 30 urte bitartean):
      • NANa edo pasaportea.
      • Tasa ordaindu izanaren agiria.
    • Helduek (30 urtetik gora):
      • NANa edo pasaportea.
      • Tasa ordaindu izanaren agiria.
    • Familiek (16 urtetik beherako seme-alabadun familia- unitatea):
      • NANa edo pasaportea.
      • Famili-liburua.
      • Tasa ordaindu izanaren agiria.
    • Taldeek (gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne):
      • Arduradunaren NANa edo pasaportea.
      • Ikastetxeen kasuan, ikastetxearen ziurtagiria.
      • Taldeek, eta abar, Elkarteen Erregistroaren ziurtagiria edo CIF delakoa.
      • Ordainagiria.
      • Kideen izenak.
    • Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako Gazte-Elkarteen Erroldan izena emandako taldeek:
      • Arduradunaren NANa edo pasaportea.
      • Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako Gazte- elkarteen Erroldaren ziurtagiria. Ziurtagiria aurkeztuz gero, taldearen aterpekide-txartela doan izango da

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          1. Nazioarteko ikasle-txartela: 6 €.
          2. Irakasle–txartela: 8 €.
          3. Nazioarteko gazte–txartela (Go 25): 6 €.
          4. Nazioarteko aterpekide–txartela
            • Gazte txartela duten gazteentzat: 2,5 €.
            • Gazteentzat: 5 €.
            • Helduentzat: 11 €.
            • Familientzat: 22€.
            • Taldeentzat: 15 €.
            • Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako Gazte- Elkarteen Erroldan izena emanda dauden taldeentzat: doan, baldin eta Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako Gazte-elkarteen Erroldaren ziurtagiria aurkezten bada.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          • Aplikagarria den gainontzeko araudi sektoriala -

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HAUR NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPENEKO SAILA - Haur eta gazteen sustapeneko saila

          OHARRAK

          1. Nazioarteko ikasle-txartela: 16 hilabeteko iraunaldia (irailetik abendura)
          2. Irakasle-txartela: 16 hilabeteko iraunaldia (irailetik abendura)
          3. Nazioarteko gazte–txartela (Go 25): 12 hilabeteko iraunaldia (egiten den unetik aurrera).
          4. Nazioarteko aterpekide-txartela: urtebeteko iraunaldia (egiten den unetik aurrera).

          Aterpekide-txartela Gazte Aterpetxeen Espainiako Sareak (REAJ) Euskadin dituen gazte-aterpetxeetan ere eska daiteke.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.