Enpresetako euskara planetarako diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarko enpresetan euskara planak sustatzeko diru-laguntzak.

Oinarriak

Deialdia GAO-n

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Enpresaren arduradunaren NAN edo IFK.
  • Eskaera egin duen enpresaren IFZ/IFK.
  • Eskatzailea pertsona juridikoa baldin bada, kasuan kasuko erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia. Inskripzioa eskatzeko beharrik ez badago, jarduteko gaitasuna egiaztatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: eskritura edo eraketa agiria, nahiz estatutuen edo araudiaren kopia.
  • EAEko lantokietan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak araututakoaren arabera, euskara planak egin edota garatzeko, eskaera egiten den urte berean aurkeztutako aurrekontuaren fotokopia.
  • Zinpeko aitorpena: bestelako entitateei egindako diru- laguntza eskaerak zein jadanik emanda dauden diru- laguntzak jasotzen dituena, eta Udalarekiko betebeharrak, betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatuko duena.
  • Bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

          Posta bulegoetan:
        • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
          Santa Ana 2 20870 ELGOIBAR

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Diru-laguntza eskatzeko epea bukatu eta 2 hilabete.
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera orria eta egiaztagiriak jasotzea eta erregistratzea.
          2. Euskara Sailera bideratzea.
          3. Agiriak ondo dauden ala ez egiaztatzea eta jarduerak udal baimena duela egiaztatzea.
          4. Zerbait falta bada, interesdunari jakinaraztea eta 10 eguneko epea ematea aurkezteko.
          5. Euskara eta Kultura Batzordeak diru-laguntza emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio Tokiko Gobernu Batzarrari.
          6. Akordioaren berri ematea interesdunari eta Kontu- hartzailetzari.
          7. Diru-laguntza ordaintzea interesdunari.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          EUSKARA - Euskara

          OHARRAK

          • Udalaren esku geratzen da jarduerak udal baimena duela egiaztatzea.
          • Aurkeztu beharreko agiriak administrazio honetan lehenago ere aurkeztuak izan badira, eta ordutik hiru urte igaro ez badira, eskatzaileak ez ditu nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako agiri horiek zein egun eta sailetan aurkeztu dituen Euskara Sailari jakinaraztea.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.