Udako Euskal Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Hik Hasik euskara hutsean antolatzen dituzten ikastaroak egiteko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

UEUk, EHUk eta HIK HASIk euskaraz antolatzen dituzten ikastaroak egiteko dirulaguntzak Elgoibarren erroldatuta daudenentzat.

Oinarriak

Deialdia GAO-n

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Nortasun agiria edo pasaportea.
  • Ikasle, langabetu, pentsiodun edo erretiratu izaera egiaztatuko duen agiria aurkeztu (eskatzailea ikaslea, langabetua, pentsioduna edo erretiratua baldin bada).
  • Matrikularen ordainagiria.
  • UEUren, EHUren edo HIK HASIren ziurtagiria, eskatzaileak ikastaroa egin duela egiaztatuko duena.
  • Zinpeko aitorpena: bestelako entitateei egindako diru- laguntza eskaerak zein jadanik emanda dauden diru- laguntzak jasotzen dituena, eta Udalarekiko betebeharrak, betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatuko duena.
  • Bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
  • SEPE: langabezia egoeran dagoela adierazten duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870 ELGOIBAR

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Diru-laguntza eskatzeko epea bukatu eta 2 hilabete.
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera orria eta egiaztagiriak jasotzea eta erregistratzea.
        2. Euskara Sailera bideratzea.
        3. Euskara Sailak agiriak ondo dauden ala ez egiaztatzea, eta herrian erroldatuta dagoen begiratzea.
        4. Zerbait falta bada, interesdunari 10 eguneko epea ematea aurkez dezan.
        5. Eskaera Batzordera bideratzea.
        6. Euskara eta Kultura Batzordeak eskaerak aztertzea.
        7. Batzordeak diru-laguntza emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio Tokiko Gobernu Batzarrari.
        8. Akordioaren berri ematea interesdunari eta Kontu- hartzailetzari.
        9. Dirulaguntza ordaintzea interesdunari.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        EUSKARA - Euskara

        OHARRAK

        • Udalaren esku geratzen da eskatzailea Elgoibarren erroldatuta dagoen ala ez egiaztatzea.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.