Udal kirol patronatuko abonuen baja ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Olaizaga Kiroldegiko eta Mintxeta kirol instalazioko hainbat ekipamendu eta zerbitzu dohainik erabiltzeko aukerari uko egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Abonatua den edozein pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Urteko abonua helbideratuta daukatenek eskaera aurkeztu beharko dute. Gainerako abonatuen baja zuzenean tramitatuko da.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Olaizaga Kiroldegia
    San Roke 1, ELGOIBAR
    7:00 etatik 22:00 etara astelehenetik ostiralera Larunbatak: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era Igande eta jai egunak: 9:00etatik 13:30era (urtarrilaren 1ean, abuztuan eta abenduaren 25ean itxita)
  • Mintxeta kirol instalazioa
    Azkue (San Roke) auzo z/g ELGOIBAR
    Astelehenetik ostiralera: 15:00etatik 22:00etara. Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igande eta jai egunak: 10:00etatik 13:00etara (uda denboraldian ordutegi berezia)

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            • Udal Kirol Patronatuaren barne araudia -

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Helbideratuta dauden urteko abonuak: eskaera jasotzea, kudeaketa programan baja prestatzea eta epe barruan baja ematea.
            2. Transferentzia bidezko urteko abonuak: zuzenean emango zaie baja, abonuaren epea agortzen denean, baldin eta luzapena eskatzen ez bada, Kirol Patronatuko abonua berritzeko eskaera eredua aurkeztuta.
            3. 6 eta 4 hilabeteko eta hilabeteko abonuak: zuzenean emango zaie baja, abonuaren epea agortzen denean, baldin eta luzapena eskatzen ez bada, Kirol Patronatuko abonua berritzeko eskaera eredua aurkeztuta.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            UDAL KIROL PATRONATUA - Udal Kirol Patronatua

            OHARRAK

            • Baja behin betikoa da.
            • Abonuen epemuga iristean, abonuarekin jarraitu nahi bada, Kirol Patronatuaren eskaera orria aurkeztu beharko da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.