Errotulu nagusia euskaraz jartzeko diru- laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibarren dagoen establezimenduko errotulu nagusia, kanpoaldean dagoena, euskara hutsean jartzeko diru-laguntza.

Oinarriak

Deialdia GAO-n

NORK ESKA DEZAKE?

Establezimenduetan garatzen diren jarduera ekonomikoen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, edo haien legezko ordezkariak, baldin eta jarduera Elgoibarko udalerrian garatzen bada.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Enpresa edo establezimendu arduradunaren NAN edo IFK.
  • Eskatzailea pertsona juridikoa baldin bada, kasuan kasuko erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia. Inskripzioa eskatzeko beharrik ez badago, jarduteko gaitasuna egiaztatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: eskritura edo eraketa agiria, nahiz estatutuen edo araudiaren kopia.
  • Errotuluaren fakturaren kopia eta ordainagiria.
  • Errotuluaren argazkia, euskarri digitalean edo paperean.
  • Zinpeko aitorpena, bestelako entitateei egindako diru-laguntza eskaerak zein jadanik emanda dauden diru- laguntzak jasotzen dituena, eta Udalarekiko betebeharrak, betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatuko duena.
  • Bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870 ELGOIBAR

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Diru-laguntza eskatzeko epea bukatu eta 2 hilabete.
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera orria eta egiaztagiriak jasotzea eta erregistratzea.
        2. Euskara Sailera bideratzea.
        3. Agiriak ondo dauden ala ez egiaztatzea, eta errotulua jartzeko udal baimena duela egiaztatzea.
        4. Zerbait falta bada, interesdunari jakinaraztea eta 10 eguneko epea ematea aurkezteko.
        5. Euskara eta Kultura Batzordeak diru-laguntza emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio Tokiko Gobernu Batzarrari.
        6. Akordioaren berri ematea interesdunari eta Kontu- hartzailetzari.
        7. Diru-laguntza ordaintzea interesdunari.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        EUSKARA - Euskara

        OHARRAK

        • Udalaren esku geratzen da errotulua jartzeko udal baimena duela egiaztatzea.
        • Toki-izen edota izen-abizenez bakarrik osatutako errotuluek ez dute diru-laguntzarik jasoko.
        • Oker gramatikalak edo ortografikoak dituzten errotuluek ez dute diru-laguntzarik izango.
        • Euskara hutsean idatzitza egon beharko da, ele bietan dagoenak ez du laguntzarik jasoko.
        • Aurkeztu beharreko agiriak administrazio honetan lehenago ere aurkeztuak izan badira, eta ordutik hiru urte igaro ez badira, eskatzaileak ez ditu nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du Euskara Sailari delako agiri horiek zein egun eta sailetan aurkeztu dituen jakinaraztea.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.