Herriko Antzokia erabiltzeko erreserba

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herriko Antzokia (antzerki aretoa) erabiltzeko baimena ematea, Elgoibarko edozein ekitaldi, ekintza edo jarduera egiteko.

Guztira 388 eserleku, honela banatuta:

  • Antiteatroa: 159 eserleku
  • Butaka patioa: 229 eserleku
  • Gurpildun eserlekuak: 3 eserleku

Herriko Antzokia

Pedro Mugurutza etorbidea 7

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi asmoa duten eta irabazi asmorik ez duten elkarte, talde, entitate edo erakundeek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera egin aurretik, telefonoz edo emailez, kontsultatu egin behar da aretoa erabilgarri dagoen.
  • Programa.
  • Ekitaldiaren planifikazioa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          004 - d) Herriko Antzokiaren alokairua:
          LANEGUNETAN. .
          Lanaldi erdia475,00 €
          Lanaldi erdia (10 lanalditik gora)350,00 €
          Lanaldi osoa900,00 €
          Lanaldi osoa (10 lanalditik gora)600,00 €
          Operadorea87,00 €
          .. .
          OSTIRAL, JAI EGUNETAN ETA JAI BEZPERETAN. .
          Lanaldi erdia600,00 €
          Lanaldi erdia (10 lanalditik gora)450,00 €
          Lanaldi osoa1.110,00 €
          Lanaldi osoa (10 lanalditik gora)850,00 €
          Operadorea120,00 €
          .. .
          Alokairuaren ordutegia:. .
          Lanaldi osoa: 8 ordu. .
          Lanaldi erdia: 4 ordu. .
          Ohiko ordutegia gainditzen den ordu bakoitzeko ezarriko den errekargua.20 %
          e) Ikuskizunaren kostua kontuan izanik, antolatzen duen batzordeak tarifa horiek 20 eurora arte igotzeko erabakia hartu ahal izango du.. .

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Aretoa libre badago, eskaera tramitatu eta sarrera emango zaio erregistroan.
          2. Interesdunari eta Herriko Antzokiko ardura hartzen duenari larrialdi planari buruzko informazioa emango zaio.
          3. Baimena emango da.
          4. Bidezkoa bada, Kontu-hartzailetza Sailak zergaren eta tasaren likidazioa bidaliko dio interesdunari.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KULTURA - Kultura

          OHARRAK

          Kultura Sailak kudeatuko ditu langileen eta teknikarien arloko beharrizanak.

          Eskaera, gutxienez, ekitaldia egin baino hilabete lehenago aurkeztu behar da.

          Sor daitekeen arazo ororen berri emango zaio Kultura teknikariari.

          Larrialdi plana: Ekitaldiak dirauen bitartean, eskatzaileak bere gain hartuko du Herriko Antzokian indarrean dagoen Larrialdi Plana betetzeko ardura.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.