Elgoibar bizi-bizixa bonoak: jarduera ekonomikoak atxikitzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Elgoibar Bizi-Bizixa bonouen kanpainan sartuta dauden jarduera ekonomikoek izena eman ahal izan dezaten. Izen-emate honekin, elgoibartarrek bonuak trukatu ahal izango dituzte establezimenduetan

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdi honetan sartuta dauden jardueren CNAE kodea.

  • 1413 Kanpoko beste janzki batzuk egitea
  • 4719 Txikizkako beste salerosketa batzuk espezializatu gabeko establezimenduetan
  • 4724 Ogi eta okindegi, gozo-denda eta gozotegietako produktuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4751 Ehunen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4752 Burdindegiko gaien, margoen eta beiren txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4754 Etxetresna elektrikoen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4759 Altzarien, argiztatzeko gailuen eta etxean erabiltzeko beste artikulu batzuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4761 Liburuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4762 Egunkarien eta papergintzako artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4764 Kiroletarako artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4771 Janzkien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4772 Oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4774 Osasun eta ortopediako artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4775 Kosmetika eta higiene produktuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4776 Loreen, landareen, hazien, ongarrien, lagun egiteko animalien eta horientzako elikagaien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4777 Erlojugintzako eta bitxigintzako artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
  • 4778 Artikulu berrien beste salerosketa batzuk establezimendu espezializatuetan
  • 7911 Bidaia-agentzien jarduerak
  • 9319 Beste kirol jarduera batzuk
  • 9602 Ile apainketa eta beste edertasun tratamendu batzuk
  • 9604 Mantentze fisikorako jarduerak

CNAE kode hauen barruan sar daitezkeen arren, farmaziak, estankoak, apustuak egiteko establezimenduak, azalera handietako saltokiak edo azalera handiak ez dira deialdi honetan sartuko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Jardueraren izenean dagoen kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria. Dokumentu hau laguntzaren bat lehendabizikoz eskatzen denean aurkeztu beharko da, edo bestela, kontuaren datuak aldatzen direnean. /
  • Jarduera CNAEren zein kodetan sartuta dagoen egiaztatzen duten agirien fotokopia. Kode hau eraketa eskrituretan agertu beharko da, eta Gizarte Segurantzari aurkeztu behar zaizkion agiri guztietan. /

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Ez dagokio

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Elgoibar bizi-bizixa

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Datu Pertsonalak Babesteko 3/2018 Legearen arabera, idatzi honen bidez, baimena ematen dut eta nire adostasuna adierazten dut nire datu pertsonalak tratatzeko; hartara, Elgoibarko Udalak erabili ahal izan ditzan, Elgoibar Bizi-Bixiza Bonuen dirulaguntza tramitatzeko

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.