Elgoibarren enpresa berrien sorrera, enpresa berrien sendotzea barne-ekintzailetza eta enpresen jarraikortasuna bultzatzeko laguntza-programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru-laguntzaren helburua da, enpresa jarduera berrien ekimena sustatzeko, enpresak sendotzeko eta negozio bideragarriak dituztenak mantentzeko.

Diru-laguntza lerro honen baitan, hiru diru-laguntza mota bideratuko dira:

  • Diru-laguntza: enplegua sortzen duten enpresa ekimen berriei laguntzea.
  • Diru-laguntza: Elgoibarren bertan, instalazioak lekualdatzen edo handitzen dituzten enpresei laguntzea.
  • Diru-laguntza: pertsona fisiko edo juridikoei enpresarekin jarraitzen / enpresen erreleboa egiten laguntzea.

Oinarriak

Deialdia GAO-n

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 19an bukatuko da (egun hori barne).

NORK ESKA DEZAKE?

Laguntza hauen onuradunak izango dira edozein jarduera ekonomikotan enpresa gisa eratzen diren pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte:

  • Langabezian dauden pertsonak: pertsona fisikoak langabezian egon beharko dira. Sustatzaileak pertsona bat baino gehiago baldin badira, horietako bat, gutxienez, langabezian egon beharko da.
  • Enpresak: proiektu berria enpresaren batek sustatzen baldin badu, proiektuak, gutxienez, lanpostu zuzen bat sortzea aurreikusi beharko du, hain zuen, enplegu garbia sortuko duena.
  • Lanean diharduten pertsonak: pertsona fisiko edo juridikoei enpresarekin jarraitzen / enpresen erreleboa egiten laguntzen dioten diru-laguntzaren kasuan, eskatzailea ez da nahitaez langabezian egon behar.

Ez dute diru-laguntza hauek eskuratzeko aukerarik izango ostalaritzako jarduerek, partaidetza publikoko Enpresek, Sozietate Publikoek, zuzenbide publikoko erakundeek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek, salbu eta Eusko Jaurlaritzak gizarteratze enpresaren kalifikazioa aitortu badie eta gizarteratze enpresen erregistroan inskribatuta badaude; eta betiere, sorrera berrikoak badira.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Honako agiriak erantsiko dira:

Diru-laguntza ildo guztietarako ekarri behar den dokumentazioa

  • Enpresentzako laguntza-programa eskaera orria
  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzen duten dokumentuak, jatorrizkoak edo kautotuak.
  • Pertsona fisikoek: NANaren fotokopia edo balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskrituraren edo dokumentuaren fotokopia eta Estatutuen fotokopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatutakoak.
  • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratuaren fotokopia, IFZren fotokopia eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANaren fotokopia edo horren balio bereko dokumentuarena.
  • Ondasunen erkidegoek: ondasunen erkidegoaren eraketa kontratuaren fotokopia, IFZren fotokopia eta erkidegoa osatzen duten pertsona guztien NANaren fotokopia edo horren balio bereko agiriarena.
  • Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena, agiri bidezkoa. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).
  • Bankuko kontuaren titularitatea egiaztatzen duen agiria.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta Ogasun eskudunak jaulkitakoak.
  • Ofizioz egiaztatuko da Elgoibarko Udalarekiko betebeharrak betetzen direla.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren egiaztagiria (alta agiria).
  • Jarduera baimenaren edo aurretiazko adierazpenaren ebazpena ofizioz egingo da.
  • Obra baimenaren ebazpena beharrezkoa baldin bada, ofizioz egingo da.
  • Titularitatearen aldaketaren onarpena beharrezkoa baldin bada, ofizioz egingo da.
  • Egindako gastuen memoria, oinarrien 12. artikuluan aurreikusten direnak, horien egiaztagiriekin (fakturen fotokopia kautotuak) eta ordainagiriekin batera.
  • JEZen alta hartu duten pertsona sustatzaileen lan bizitzaren fotokopia eta Lanbideren egiaztagiria, hain zuzen, jarduera abian jarri aurretik horiek langabezian daudela egiaztatzen duena.
  • Diru-laguntzaren xede den jarduerarako beste diru-laguntza batzuk eskatu edo eskuratu badira, beste erakunde, entitate e.a. batzuei eskatu zaizkien diru-laguntzen zerrenda, edo hala badagokio, emanda daudenena. Hala, diru-laguntza horien zenbatekoa eta xedea zehaztuko da, diru-laguntzak emateko orduan bikoizketarik egon ez dadin eta baliabideak era egokian izendatu ahal izateko.
  • JEZen alta hartu eta 12 hilabete igarota, zerga horretan alta hartuta egoteari buruzko beste egiaztagiri bat aurkeztuko da.

Diru-laguntza: enplegua sortzen duten enpresa ekimen berriak sustatzea.

  • Sustatzaileak bat baino gehiago badira, horietako bat, gutxienez, langabezian egon beharko da. Kasu horretan, sortu den lanpostu berriaren kontratua aurkeztuko da.
  • Sustatzailea enpresa bat baldin bada, proiektu berrian, gutxienez, zuzeneko lanpostu bat sortzea aurreikusiko da, enplegu garbiaren sorrera eragingo duena. Kasu horretan, sortu den lanpostu berriaren kontratua aurkeztuko da.
  • Bideragarritasun Plana, diru-laguntza lerro honen 6. artikuluan eskatzen denaren arabera.

Diru-laguntza: Elgoibarren bertan instalazioak lekualdatzen edo handitzen dituzten instalazioak.

  • Lokal berriaren alokairu kontratuak
  • Alokairuaren ordainagiriak
  • Lokala erosten baldin bada, lokal horren erosketa eskriturak
  • Negozio baten jarduerari dagozkion udal tasak ordaindu izanaren egiaztagiriak.

Diru-laguntza: enpresarekin jarraitzen duten / erreleboa egiten duten pertsona fisiko edo juridikoentzat

  • Enpresaren kapital sozialaren eskualdatzea modu sinesgarrian egiaztatzen duen dokumentazioa, oraingo titularrak eta haien parte-hartzearen portzentajea identifikatuta.
  • Enpresa-ondorengotza/erreleboa behar bezala egiaztatzen duen dokumentazioa
  • Lanpostu kopurua mantentzen dela egiaztatzea, erretiroa hartzen duten pertsonena sartu gabe, eta hala badagokio, enpresarekin jarraitzea / erreleboa egitea justifikatzen duten arrazoi ekonomikoei, teknikoei, antolamendukoei edo ekoizpenekoei buruzko txostena.
  • Bideragarritasun txostena, diru-laguntza lerro honen 8. artikuluan eskatzen den bezalaxe

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

  • 00.01 Tramiteak egiteko baimena
  • NON ESKATZEN DA?

          Posta bulegoetan:
        • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
          Santa Ana 2 20870 ELGOIBAR

          Kasu honetan eskaerak gutun-azal irekian aurkeztuko dira, eta Posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua jarriko dizkie egiaztatu aurretik, betiere, eskaerak aurkezteko epearen barruan. Kasu honetan bakarrik uste izango da eskaerak aurkeztu diren egunean sartu direla Elgoibarko Udalaren Erregistro Nagusian. Eskaera izango da zigilatuta egon beharko dena.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskariak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da eta 2019ko azaroaren 29an bukatuko da.

          Udalak baldintzak betetzen dituzten eskakizun guztiak aztertuko ditu eta interesdunari idatzi bat bidaliko dio 10 laneguneko epean akatsak konpontzeko edo beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkezteko. Akatsak zuzentzeko epe horren ondoren, ez da inolako dokumenturik onartuko.

          Diru-laguntzaren ordainketa kasu guztietan era honetan egingo da:

          • Diru-laguntzaren ebazpena ematen den egunean: gehienez ere emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50era arteko ordainketa, zenbateko horretara iritsi arteko gastuak eta gastu horiei dagozkien ordainketak justifikatzen badira.

          Entitate eskatzaileak, egindako gastuetan eta ordainketetan, ez badu zenbateko horretako frogagiririk, 12 hilabeteko epea bete arte itxoingo da eta ordainketa atal honen arabera tramitatuko da:

          • Enpresari Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zitzaionetik 12 hilabetera: gainerako % 50 ordainduko da (edo % 100 gastuak aurretik justifikatu ez badira).
          • Emandako diru-laguntzaren bigarren ordainketa egiteko honako dokumentazio hau aurkeztuko da, enpresak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta hartu duenetik 12 hilabete igaro, eta gehienez ere, 15 laneguneko epean.

          Diru-laguntza lerro guztientzako dokumentazioa:

          Diru-laguntza: enplegua sortzen duten ekimen berriak bultzatzea:

          • Sortu den lanpostuaren kontratua, indarrean dagoena.

          Diru-laguntzak: instalazioak Elgoibarren bertan lekualdatzen edo handitzen dituzten enpresentzat:

          • Lokala alokatzeko kontratua.
          • 12 hilabeteetako alokairua ordaindu izanaren agiriak.

          Diru-laguntza: enpresarekin jarraitzen duten / erreleboa egiten duten pertsona fisiko edo juridikoentzat

          • Sortutako lanpostua mantentzen dela egiaztatzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          SUSTAPEN EKONOMIKOA - Sustapen ekonomikoa

          OHARRAK

          Diru-laguntza zuzenean emango da norgehiagoka gabeko sistemaren bidez, eta banakako ebaluazioa egin ostean.

          “Banakako ebaluazioa” diru-laguntza emateko prozedura izango da, non espedienteak aurkezten diren heinean tramitatu eta ebatziko baitira. Prozedura horren baitan, dagokion diru-laguntza emango zaie ezarritako baldintzak betetzen dituzten guztiei, horretarako aurrekontuko kreditua dagoen bitartean.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.