Haurrentzako eta nerabeentzako aisia eskaintzarako dirulaguntza eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familientzako dirulaguntzak, beraien ardurapeko adingabeek udalerriko haurrentzako eta nerabeentzako aisia eskaintzan parte har dezaten.

Oinarriak

Deialdia GAOn

NORK ESKA DEZAKE?

Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, familia eredu hauek izan gabe bigarren seme alabaren izen ematea egiten dutenek eta gizarte izaerako honako ditu-laguntzaren bat jasotzen duten familiek: diru-sarrerak bermatzeko errenta edo gizarte larrialdietarako laguntza. Hartara, horien ardurapean dauden adingabeek, udalerriko haurrentzako eta nerabeentzako aisialdiko eskaintzan parte har dezaten.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskaera orria.

-Adingabearen tutoretza egiaztatzen duen dokumentua.

-Legezko ordezkaritzaren kasuan, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten fotokopia.

-Familia ugariaren tituluaren kopia.

-Diru-laguntzaren xede den jarduerarako beste diru-laguntzaren bat eskatu edo lortu baldin bada, beste erakunde batzuen aurrean egindako diru-laguntzen eskaeren zerrenda edo hala badagokio, emandakoen zerrenda, horien zenbatekoa eta xedea zehaztuta.

-Diru-laguntza eskatzen duen hilabetean Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Gizarte Larrialdiko Laguntzaren titularra dela egiaztatzen duen agiria.

-Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkezteko eskaera egingo da.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera orria eta egiaztagiriak jasotzea eta erregistratzea.

          Eskaera Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailera bideratzea.

          Sailak agiriak ondo dauden eta eskatzailea udalerrian erroldatuta dagoen ala ez egiaztatzea.

          Akatsak edo hutsegiteak baldin badaude, interesdunari hori jakinaraztea eta 10 eguneko epea ematea falta dena aurkez dezan.

          Eskaera Batzordera bideratzea.

          Pertsonen Batzordeak eskaerak aztertzea.

          Batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrari diru-laguntza emateko edo ukatzeko proposamena egitea.

          Interesdunari eta Kontu- hartzailetza Sailari akordioa jakinaraztea.

          Dirulaguntza interesdunak izena eman duen programaren kuota ordaintzera bideratzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HAUR NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPENEKO SAILA - Haur eta gazteen sustapeneko saila

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA