Lursail, eraikin edo lokalak banantzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lursail, eraikin edo lokal bat zatikatzeko edo banantzeko baimena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria, eredu normalizatuan.
  2. Memoria: zatikatu beharreko finka edo finkak eta horiek osatuko dituzten lursailak deskribatzen dituena.
  3. Jabetza Erregistroko oharra edo eskritura publikoaren kopia.
  4. Zatitu beharreko ondasunen katastroko erreferentzia.
  5. Egungo egoera islatuko duen planoa.
  6. Zatikatu ondorengo egoera islatuko duen planoa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        005 - D) Hirigintzako baimenak: Segregazioak
        Segregazioak121,05

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere hirigintza edo lurralde antolamenduarekin bat badator

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroan eskaera zigilatzea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintza Sailean txosten teknikoa egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea, zatikatzeko baimena emateko edo ukatzeko.
        6. Interesdunari jakinaraztea.
        7. Interesdunari Kontu-hartzailetzatik tasaren likidazioa bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.