Gazteentzako etxebizitza alokatzeko dirulaguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gazteei zuzenduriko dirulaguntza da, etxebizitza alokatu dezaten.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 8tik maiatzaren 31ra da.

Oinarriak

Deialdia GAO-n

Informazio orria

NORK ESKA DEZAKE?

18-35 urteko gazteek.

Dirulaguntza arautzen duten oinarrien 5. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1) Betetako eta sinatutako eskaera (Dirulaguntza eskaera).

Lege ordezkariaren NANa, baita aitorpena egiten duenarena ere.

Alokairu kontratuaren fotokopia eta KPIren urteroko eguneratzea.

2) Laguntzari buruzko eskaera pertsonala, behar bezala betetakoa eta sinatutakoa (___ zenbakidun ERANSKINA).

Kontratuaren titular bakoitzak, laguntza eskatzen baldin badu, inprimakia bete eta sinatu beharko du. Horretaz gain, ondoren zehaztuko diren agiriak erantsi beharko ditu:

1.- NANaren fotokopia, Egoitza Txartela edo Pasaportea, indarrean daudenak eta eskaera egiten duten pertsona guztienak; seme-alaba adingabeak baldin badaude Familia Liburuaren fotokopia aurkeztuko da.

2.- Jabetzaren Erregistroak etxebizitza ez edukitzeari buruz egin duen egiaztagiria, eskatzaile guztiei dagokiena. Egiaztagiria jaulkita egon beharko da, laguntzak eskuratzeko eskaera baino 15 egun lehenago. Gainera, etxebizitzaren titularkide izanez gero, ondorengoak aurkeztu beharko dira:

Herentzien kasuan, herentziaren onarpenari eta banaketari buruzko eskritura.

Dohaintzen kasuan, dohaintza eskritura.

Bi kasuetan, partaidetzaren salmenta izan bada, eskualdaketa eskritura.

3.- 2018 urteko sarrerei buruzko egiaztagiria, eskaera egiten duten pertsona guztiena, A edo B kasuen arabera.

A) PFEZ aitortzeko betebeharra baldin badaukazu, edo aitorpena egin baldin baduzu, ondorengoa aurkeztu beharko duzu:

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta 2018 ekitaldiari dagokion Aitorpenaren fotokopia.

Halaber, kotizatu gabeko prestazioak jasotzen baldin badira, horiei buruzko egiaztagiriak.

B) PFEZ aitortzeko betebeharrik ez baduzu (eta aitorpena egin ez baduzu), ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko duzu:

– Kasu guztietan,

Foru Ogasunaren Egiaztagiria, 2018 ekitaldian eskatzaileak PFEZ aurkezteko betebeharrik ez duela egiaztatzen duena.

Lan bizitzaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren Diru-zaintza Nagusiak jaulkitakoa.

– Gainera, kasuan kasu, ondorengo dokumenturen bat:

Inoren konturako langileek dagokion ekitaldian kontzeptu guztiak direla eta jasotzen dituzten diru-sarrera gordin guztiei buruzko agiria, enpresak edo enplegatzaileak jaulkitakoa.

Pentsioak, bekak edo subsidioak (Ongizate Saileko laguntzak barne) jasotzen dituztenek horiei buruzko egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, dagozkion ekitaldikoak.

4.- Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean izateari buruzko egiaztagiria.

5.- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak indarrean izateari buruzko egiaztagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez dauka kosturik.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Udal Zerbitzu Teknikoek dagokion txostena egingo dute.

          Ondoren Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza emateari buruzko akordioa hartuko du.

          Akordio hau interesdunari jakinaraziko zaio.

          Errentak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkeztuko ditu onuradunak, hortarako emandako epean.

          Udal Zerbitzu Teknikoek dagokion txostena egingo dute.

          Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza ordaintzeari buruzko akordioa hartuko du.

          Akordio hau interesdunari jakinaraziko zaio.

          Hala badagokio, ordainketa egingo da.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HIRIGINTZA - Hirigintza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.