Fatxadak berritzeko dirulaguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hiri lurzoruan kokatuta dauden bizitegietako eraikinen fatxadak margotzeko eta eraberritzeko lanak egiteko dirulaguntza da.

Obrak 2018 edo 2019an bukatuta egon behar dira.

Oinarriak

Deialdia GAO-n

Informazio orria

NORK ESKA DEZAKE?

Bizitegietako eraikinen jabeen erkidegoak eta jabe diren pertsona fisiko edo juridikoak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskaera orria beteta eta sinatuta. Horretaz gain, ondorengo dokumentazioa:

a.- Nortasuna egiaztatzen duen agiria.

Ondorengo eskatzaileen arabera:

Pertsona fisikoa: NANaren fotokopia

Pertsona juridikoa: sozietatearen eraketari buruzko eskrituraren eta IFKren fotokopia.

Jabekideen erkidegoa: IFKren fotokopia.

b.- Eskatzailearen ordez, eskaera beste pertsonaren batek egiten baldin badu (adibidez, eskaera Jabekideen Erkidegoaren Administratzaileak aurkezten baldin badu), eskaera egiteko baimena.

c.- Erkidegoaren aktaren fotokopia, diru-laguntzaren xede diren obrak egiteko akordioa islatzen duena edo Idazkariaren egiaztagiria.

d.- Erkidegoaren aktaren fotokopia, Presidentea izendatzen duena edo Idazkariaren egiaztagiria.

e.- Fatxaden argazkiak, eraberritzea egin aurrekoak.

f.- Egin behar diren obren aurrekontua.

g.- Eskatzailearen bankuko kontuaren titularitatea egiaztatzen duen agiria (libretaren fotokopia edo banku-erakundeak jaulkitako egiaztagiria).

h.- Foru Ogasunaren egiaztagiria, zerga betebeharrak egunean izateari buruzkoa.

i.- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izateari buruzko egiaztagiria.

j.- Beste erakunde batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzei eta xede bererako lortutako diru-laguntzei buruzko zinpeko aitorpena.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez dauka kosturik.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Udal Zerbitzu Teknikoek dagokion txostena egingo dute.

          Ondoren Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza emateari buruzko akordioa hartuko du.

          Akordio hau interesdunari jakinaraziko zaio.

          Obrak amaitu ondoren, onuradunak dokumentazio justifikagarria aurkeztu beharko du udaletxean.

          Udal Zerbitzu Teknikoek dagokion txostena egingo dute.

          Tokiko Gobernu Batzarrak dirulaguntza ordaintzeari buruzko akordioa hartuko du.

          Akordio hau interesdunari jakinaraziko zaio.

          Hala badagokio, ordainketa egingo da.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzarrak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HIRIGINTZA - Hirigintza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.