Bide publikoan terraza jartzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoa terraza eta mahaitxoak jarrita edo jardueraren beste edozein elementurekin (hala nola fruta kaxak, loreak etab.) okupatzeko nahitaezko baimena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Jardueraren titularrak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Proposatzen den okupazioaren krokisa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        004 - D epigrafea: Herri-bidea mahaiekin eta aulkiekin okupatzea
        Urteko eta m2.ko izendatzen dena.27,65
        Tasa hori seihilero kobratuko da. Ordainketa bi zatitan egin arren, urte osorako baimen bakarra emango da, eta ezin izango da baimen partziala eskatu seihileko baterako.. .

        006 - F epigrafea: Jabari publikoa hainbat instalaziorekin okupatzea
        1 Tarifa: Kutxazain automatikoak(aleko/urteko)373,75
        2 Tarifa: Ondasunak eta zerbitzuak saltzeko aparailu automatikoak, txanpon bidez eragindakoak (m2-ko edo zatiko eta urteko)171,50
        3 Tarifa: merkataritza lokaletako jangaiak, arropak eta bestelako artikuluak (m2-ko edo zatiko eta urteko)142,85
        4 Tarifa: Filmazioak, iragarkiak, bideoak eta antzekoak (m2-ko eta eguneko)7,00
        5 Tarifa: Elikagaiak saltzeko instalazioak edota ibilgailuak (m2 -ko eta eguneko)5,00
        6 Tarifa: Bestelako instalazioak (m2 -ko eta eguneko)3,10

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Zerbitzu teknikoek okupazioaren planoa egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea bide publikoa okupatzeko baimena emateko edo ukatzeko.
        6. Interesdunari jakinaraztea.
        7. Kontu-hartzailetzak interesdunari bide publikoa okupatzeagatiko tasaren likidazioa bidaltzea.
        8. Udal lantaldeak okupazio esparrua markatzea (terrazen kasuan).

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        • Bide publikoa okupatzeko nahitaezkoa izango da jarduera baimena izatea.
        • Baimena urte osorako ematen da, eta automatikoki luzatuko da, urtez urte, interesdunak baja edo aldaketaren bat eskatuarte, udalak baimena etetea beharrezko ikusten ez duen bitartean.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.