Bide publikoa obrako elementuekin okupatzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoa edukiontzi, aldamio, garabi, itxitura edo eraikuntzarako bestelako materialekin okupatzeko nahitaezko baimena lortzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera-orria, eredu normalizatuan.
  • Aldamioa edo garabia jarri behar baldin bada, gainera, proiektu teknikoaren ale bat (paperean edo pdf formatuan) aurkeztu beharko da, teknikari gaituak idatzitakoa eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsitakoa. Bertan azaldu beharko da aldamioak edo garabiak hartuko duten azalera eta zenbat denboraz egongo diren jarrita.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          003 - C epigrafea: Salgaiak, hesiak, aldamioak, eta eraikuntzako materialak jarrita, herri-bidea okupatzea
          1 TARIFA.- Eraikuntzarako materialak pilatzeko edukiontzi metalikoak, ibilgailuak edo antzerakoak jartzea, ale bakoitzeko eta eguneko:. .
          -Lehenengo eguna10,40
          -Bigarren egunetik aurrera7,25
          2 TARIFA.- Herri-bidea pasabidea oztopatzen duten hesi, aldamio, edo beste edozein instalaziorekin hartzea, oinezkoak azpitik pasatzerik ez dutenean, metro karratuko edo zatiko eta eguneko0,25
          3 TARIFA.- Herri bidea okupatzea oinezkoei azpitik igarotzen uzten dieten zurkaitzekin, aldamioekin, markesinekin eta antzekoekin; metro koadroko edo zatiko eta eguneko.0,15

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
          2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
          3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
          4. Zinegotziak ebazpena ematea bide publikoa okupatzeko baimena emateko edo ukatzeko.
          5. Interesdunari jakinaraztea.
          6. Kontu-hartzailetzak interesdunari bide publikoa okupatzeagatiko tasaren likidazioa bidaltzea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          HIRIGINTZA - Hirigintza

          OHARRAK

          • Bide publikoa okupatzeko nahitaezkoa izango da obra baimena izatea.
          • Garabia edo aldamioa jartzeko berariazko baimena beharko da.
          • Edukiontzien edo zamalanak egiteko ibiligailuen kasuan, prozedura azkar bat dago, eskaera egiten den unean bertan, udalaren baimena eskuratzeko.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: orokorra

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.