Hirigintzako konsulta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzei eta araubideari eta, oro har, plangintza orokorrari buruzko informazio idatzia ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kontsultaren arabera, agiri hauek aurkeztuko dira:

  • Finka edo higiezinaren identifikazio zehatza: katastroko erreferentzia, jabetza erregistrokoa, identifikazio-planoa eta abar.
  • Egin nahi den obrari edo jarduerari buruzko memoria. Bertan, honako hauek jasoko dira:
    • Kokapen-planoa.
    • Barruko banaketaren planoa eskalan, kotak markatuta.
    • Jarriko den makineria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        004 - d) Hirigintzako kontsultak edo argibideak
        Hirigintzako kontsultak edo argibideak96,80 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroan eskaera zigilatzea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintza Sailean txosten teknikoa egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea egindako kontsultari erantzuteko.
        6. Interesdunari jakinaraztea.
        7. Kontu-hartzailetzak interesdunari tasaren likidazioa bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.