Eraikinen ikuskapen teknikoa (ITE) aurkeztea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Teknikari eskudunak txostena eta irizpena egitea inspekzio bisual baten ondoren, eraikinak zein egoeratan dauden esanez. Helburua da eraikinak segurtasun, osasun eta apaindurari dagokienez, egoera onean mantentzea, hori lortzeko beharrezkoak diren lan eta obrak bermatuz, bizigarritasun edo erabilera eraginkorrerako baldintzak une oro mantenduz, eta irisgarritasunaz eta eraikinaren energia- eraginkortasunaz informatuz, baita horiek hobetzeko aukerez ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxebizitza erabilerako eraikinen jabeek edo haren lege-ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

EITa aurkezten denean:

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. Arkitekto edo arkitekto tekniko batek eginiko txostena, Eraikinaren Inspekzio Teknikoari buruzkoa, teknikari horren zinpeko adierazpena erantsiz. Ale 1 papelean, ale 1 pdf formatuan eta ale 1 xml formatuan (azken biak CD bakarrean) aurkeztuko dira.

Zuzenketa lanak egin ondoren

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
  2. EITak 1, 2 edo 3 graduetako eskuharmenak beharrezko direla adierazten badu, lan horiek egin ostean zuzenketa ziurtagiria aurkeztu beharko da: ale 1 papelean, ale 1 pdf formatuan eta ale 1 xml formatuan (azken biak CD bakarrean).

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        EITa aurkezten denean:

        1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Zerbitzu teknikoek txostena egitea.
        5. Eusko Jaurlaritzako erregistrora (Euskoregitera) bidaltzea EIT-a.
        6. Zinegotziak ebazpena ematea.
        7. Interesdunari jakinaraztea.

        Zuzenketa lanak egin ondoren:

        1. Eskaera eta zuzenketa ziurtagiria jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Zerbitzu teknikoek txostena egitea.
        5. Eusko Jaurlaritzako erregistrora (Euskoregitera) bidaltzea ziurtagiria.
        6. Zinegotziak ebazpena ematea.
        7. Interesdunari jakinaraztea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        • Konponketak egin behar baldin badira dagokion obra baimena eskuratu beharko da aurrez.
        • 2017ko ekainaren 27an 50 urte baino gehiago dituzten etxebizitzen eraikuntzak, 2018ko ekainaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dute EIT-a.
        • 2018tik aurrera, eraikinak 50 urte betetzen dituenean urtebeteko epea izango du jabegoak EIT-a aurkezteko.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.