Obra txikia egiteko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal baimena ematea (1) etxebizitzetan edo (2) jarduerarik ez dagoen lokaletan obra txikiak egiteko. Obra txikiak barruan zein kanpoan egin daitezke. Obra horiek ezingo dute eraginik izan (1) egituran, (2) segurtasunean edo (3) kanpo konposizioan. Obra txikiak dira, adibidez: leihoak aldatzea, etxe barruko obrak egitea, teilatuan eta fatxadan mantentze lanak egitea, errotuluak jartzea, gas instalakuntzak, …

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

A. Kasu guztietan:

  1. Eskaera-orria, eredu normalizatuan.
  2. Obraren aurrekontua.

B. Ondorengo kasuetan:

  1. Barruko obrak: barruko banaketa aldatzen bada, gaur egungo egoera eta berritu osteko egoera azaltzen dituzten planoak eskalan.
  2. Errotuluak jartzea: Kartelaren ezaugarriak, neurriak eta kokapena azaltzen dituen agiria.
  3. Gas naturalaren instalazioa: instalazioaz arduratuko den enpresaren proposamen teknikoa, gasa hornitzen duen enpresaren oniritzia duena.
  4. Leihoak aldatzea: fatxadako argazkiak eta leiho berrien krokisa.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        001 - ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA
        Obrarako materialaren aurrekontuari dagokiona.5 %
        Denda txiki, ostalaritza eta sortutako zerbitzu berrientzako.2,5 %
        Jarduera baten titularitate aldaketa dela eta, egin beharreko eraberritze obra merkataritzako jarduerarako bada.2,5 %
        Babes ofizialeko etxebizitzentzako2 %

        002 - A) Hirigintzako baimena: Exekuzio materiala
        Exekuzio materialaren aurrekontuarena0,70 %

        001 - Hirigintazako baimenak :Gutixeneko kuota
        Gutxieneko Kuota33,95 €

        Hobariak: Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere hirigintza edo lurralde antolamenduarekin bat badator

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintza Sailean txosten teknikoa egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea, obra baimena emateko edo ukatzeko.
        6. Interesdunari jakinaraztea.
        7. Kontu-hartzailetzak interesdunari zergaren eta tasaren likidazioa bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        • Obraren ondorioz bide publikoa okupatzeko beharra izanez gero, horretarako udal baimena eskatu beharko da (Ikus fitxa: Bide publikoa obrako elementuekin okupatzeko baimena). Gainera, aldamioa edo garabia jartzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko da.
        • Udalak diru-laguntzak ematen ditu errotuluak euskaraz jartzeagatik (Ikus fitxa: Errotulo nagusia euskaraz jartzeko diru-laguntzak).

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.