A taldeko jarduera sailkatua jartzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimena ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren II.A Eranskinean aipatutako jarduerak instalatzeko, apirilaren 23ko 7/2012 Legearen idazpenaren arabera. ( Zerrenda “Informazio Gehigarria” atalean jaso da).

Lokala egokitzeko obrak beharrezkoak badira, obra baimena eskatu beharko da. Nolanahi ere, ezin izango da obra baimena eman, aurretik jarduera lizentzia eskuratu ez baldin bada.

Obrak bukatu eta jarduera instalatu ondoren, jarduera martxan jartzeko, dagokion aurretiazko komunikazioa izapidetu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Jarduera eta obra baimena eskatzeko:

  1. Eskaera-orriaren eredu normalizatua.
  2. Jarduera proiektua eta deskribapen-txostena (ale bat paperean eta bi ale pdf formatuan), teknikari gaituak sinatuak; horien barruan honakoak ageri beharko dira:
    • Jardueraren ezaugarriak.
    • Planoak (DIN-A4 neurrian tolestuak).
    • Obren aurrekontua.
  3. Ingurumen-eraginaren ebaluazioaren mende dauden proiektuetarako, ingurumen-eraginari buruzko txostena gehitu beharko zaio arestiko dokumentazioari.
  4. Proiektua idatzi duenaren prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatuko duen agiria; eta proiektua dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsi ez baldin badu, arestiko egiaztagiriarekin batera, ahal bada, dagokion elkargo profesionalaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

(Ikus: Proiektua egiteko gida)

Jarduera martxan jartzeko (obrak egin ondoren):

  1. Aurretiazko komunikazioaren eredu normalizatua.
  2. Teknikari gaituak egindako egiaztagiria (Ikus: Egiaztatze teknikoko ziurtagiria), jarduera edo instalakuntza proiektuari egokitzen zaiola, eta halaber, jarduerak edo instalazioak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituela egiaztatuko duena.
  3. Honekin batera, obra eta jarduera baimenean aipaturiko dokumentazio guztia ere aurkeztu beharko da.
  4. Obraren azken likidazioaren, zergen eta tasen behin betiko likidazioa.
  5. Lokalaren zabor tasaren azken erreziboa

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        001 - ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA
        Obrarako materialaren aurrekontuari dagokiona.5 %
        Denda txiki, ostalaritza eta sortutako zerbitzu berrientzako.2,5 %
        Jarduera baten titularitate aldaketa dela eta, egin beharreko eraberritze obra merkataritzako jarduerarako bada.2,5 %
        Babes ofizialeko etxebizitzentzako2 %

        002 - A) Hirigintzako baimena: Exekuzio materiala
        Exekuzio materialaren aurrekontuarena0,70 %

        001 - Hirigintazako baimenak :Gutixeneko kuota
        Gutxieneko Kuota33,95

        001 - Jarduera baimena behar duten jarduerak:
        A) Sailkatutako jarduerei dagozkien baimenak ematea
        - Industria arloko jarduerak, lantegiak eta biltegiak:. .
        100m2 arte1.649,50
        500m2 arte1.926,45
        1000m2 arte2.203,40
        2000m2 arte2.568,25
        2500m2 arte2.877,95
        2.500m2-tik gora3.468,65
        .. .
        - Ostalaritza eta jolas alorreko jarduerak. .
        Dantzalekuak, dantza aretoak eta antzeko establezimenduak2.162,55
        3. taldeko Pubak eta tabernak1.797,70
        .. .
        - Abeltzaintza arloko jarduerak. .
        Azienda Larriko 20 Unitatetik gora665,30
        .. .
        - Bestelako jarduerak. .
        300m2 arte734,80
        300m2-tik aurrera, 10 m2 bakoitzeko gehitu behar dena3,05
        .. .
        - Titularitatea aldatzea. .
        Aurrez ezarritako tarifa murrizketa50 %

        Hobariak: Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga

        Hondakinen kudeaketa: Fidantza jarri behako da, eta horren kopurua ondokoa izango da, proiektuan hondakinak kudeatzeko izendatuko den aurrekontuaren %120.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, betiere hirigintza edo lurralde antolamenduarekin bat badator

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Jarduera eta obra baimena emateko:

        1. Eskaera eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintza Sailean txosten teknikoa egitea.
        5. Jendaurrean ikusgai jartzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta bizilagunei pertsonalki jakinaraztea (15 lanegun).
        6. Osasun-administrazioari bidaltzea, legezko arauzko txosten loteslea egin dezan.
        7. Eusko Jaurlaritzako edo Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen-organoari bidaltzea, neurri zuzentzaileak ezarriko dituen txostena egin dezan; txostena aurkakoa bada, loteslea izango da.
        8. Hirigintza Sailean txosten teknikoa egitea.
        9. Zinegotziak ebazpena ematea, jarduera eta obra baimena emateko edo ukatzeko.
        10. Interesdunari jakinaraztea.
        11. Interesdunari obrari dagozkion zergaren eta tasaren likidazioa bidaltzea.

        Jarduera martxan jartzeko (obrak egin ondoren):

        1. Aurretiazko komunikazioa eta gainerako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
        2. Sarrera erregistroa ematea eta interesdunari kopia itzultzea.
        3. Agiriak Hirigintza Sailera bidaltzea.
        4. Hirigintzako teknikariek egiaztapen-bisita eta dagokion txostena egitea.
        5. Zinegotziak ebazpena ematea, jarduera abian jartzeko oniritzia emateko edo dokumentazio gehiago eskatzeko.
        6. Kontu-hartzailetzak interesdunari sailkatutako jarduera espedientea izapidetzeagatiko tasaren likidazioa bidaltzea, baita Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren likidazio osagarria ere, baldin eta obren behin betiko kostua, hasiera batean aitortutako aurrekontuarekin alderatuta, desberdina izan bada.
        7. Interesdunari Kontu-hartzailetzatik, jarritako fidantza bueltatzea, bidezkoa bada.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Zinegotzi ordezkariak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HIRIGINTZA - Hirigintza

        OHARRAK

        • Obraren ondorioz bide publikoa okupatu behar baldin bada, horretarako udal baimena eskatu beharko da (Ikus fitxa: Bide publikoa obrako elementuekin okupatzeko baimena). Gainera, aldamio edo garabia jartzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko da.
        • Udalak dirulaguntzak ematen ditu errotuluak euskaraz jartzeagatik (Ikus fitxa: Errotulu nagusia euskaraz jartzeko dirulaguntzak).

        Jarduera eta instalazio sailkatuen zerrenda honakoa da:

        1. Errausketa jarduerak.
        2. Instalazio nuklearrak eta erradioaktiboak.
        3. Argindarra ekoizteko instalazioak, 100 kilowattetik gorako potentzia instalatuta dutenak.
        4. Industriak, oro har.
        5. Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten tailerrak ere.
        6. Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako guztizko potentzia (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kilowattekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m²-tik gorakoa bada.
        7. Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sugarri gisa katalogatuta dauden produktu eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora, gainerako lurzoruetan).
        8. Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo antzeko instalazioak.
        9. Edozein motatako lurzorutan kokatutako erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik gora badute.
        10. Hondakinak bildu, berreskuratu eta deuseztatzeko instalazioak.
        11. 500.000 m³ baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harkaitzen betelanak, urtebete baino gehiago iraun behar badute; azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak izan ezik.
        12. Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.
        13. Arrain-haztegiak.
        14. Abere-hiltegiak.
        15. Dantza-areto, dantzaleku, klub, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.
        16. Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:
          • 300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea.
          • Lau ohmeko karga estandarrerako, 50 wattetik gorako potentzia efikaza duen musika-ekipoa izatea.
        17. 20 ALU (azienda larriko unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. artikuluaren a) paragrafoan agertzen diren proportzioen arabera, edo horren ordez argitaratuko den araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua badute; denak ere, baldin eta lurzoru ez urbanizagarrian edo industriarako hiri- lurzoruan badaude.
        18. Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia, 4 ALU (azienda larriko unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta txakur- zaindegiak, den-denak, bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.
        19. Errauste-labeak.
        20. Lege honen 55. artikuluak xedatzen duenaren arabera, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten bestelako jarduerak.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.